Irteera

4 URTEKOEN EKARPENA HERRIKO ANBULATEGIARI

2024-03-07T09:53:18+01:00

Azken aldian lanbideak lantzen aritu dira 4 urteko ikasleak. Askotariko lanbideak gertutik bizi eta gurasoen bisitekin lan mundua gertutik ezagutu ondoren, berauek ere ekarpen txiki bat egin nahi izan diote herriari. Kasu honetan, herriko anbulategian itxaron gelan denbora luze joaten zaienez, euren marrazkiak  eta olerkiak prestatu dituzte bertaratzen direnentzat. Bide batez, herriko parkean jolasean ibili dira!

4 URTEKOEN EKARPENA HERRIKO ANBULATEGIARI2024-03-07T09:53:18+01:00

OTATZA GAZTANDEGIRA IRTEERA

2024-02-01T09:16:00+01:00

4 urteko ikasleek Otatza gaztandegira egin dute bisita, lanbide motak ezagutzen ari dira eta. Irteerari zuku gehiago atera nahi izan diogu eta basoan ibili dira naturak ematen duenaz gozatzen. Ondoren, Joseba artzaiaren eguneroko lana gertutik ezagutu eta partekatzeko aukera izan dute. Lanean aritu ondoren, artzai lanari agur esan eta Gaintzara hurbildu dira bazkaltzera eta bertan jolastera!!! Mila esker Joseba etxeko ateak zabaltzeagatik! Gozatu ederra hartu dute gure haurrek!

OTATZA GAZTANDEGIRA IRTEERA2024-02-01T09:16:00+01:00

5 urtekoak Tabakaleran

2023-06-19T08:17:33+01:00

Kurtsoari amaiera emateko 5 urtekoak Tabakaleran, bertako "Situ-kzioak" proiektuaren baitan, "Zaldiek amesten dutena" erakusketan egon ziren jolas desberdinak egiten. Ondoren, Cristina Enea parkera joan ziren bazkaltzera eta jolastera!

5 urtekoak Tabakaleran2023-06-19T08:17:33+01:00
Go to Top