4 urteko ikasleek Otatza gaztandegira egin dute bisita, lanbide motak ezagutzen ari dira eta.

Irteerari zuku gehiago atera nahi izan diogu eta basoan ibili dira naturak ematen duenaz gozatzen. Ondoren, Joseba artzaiaren eguneroko lana gertutik ezagutu eta partekatzeko aukera izan dute.

Lanean aritu ondoren, artzai lanari agur esan eta Gaintzara hurbildu dira bazkaltzera eta bertan jolastera!!!

Mila esker Joseba etxeko ateak zabaltzeagatik!
Gozatu ederra hartu dute gure haurrek!

InShot_20240131_185513860
4URTEKOAK OTATZARA IRTEERA (2024)