Albisteak

Ordezkapenak egiteko lan-poltsa 2024/2025

2024-10-02T07:14:58+01:00

Jakintza Ikastolan ordezkapenetarako lan-poltsak ireki ditugu. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan eman daitezkeen ordezkapenetarako, gure lan-poltsak berritzen ari gara. EGA edo baliokidea den titulazioa izatea derrigorrezkoa da. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan aritzeko, Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra izatea ere ezinbestekoa da. Irailaren 22a izango da bidaltzeko azken eguna. Gurekin lan egin nahi baduzu, ondorengo inprimakia bete beharko duzu: inprimakia

Ordezkapenak egiteko lan-poltsa 2024/20252024-10-02T07:14:58+01:00

Eskerrik asko Itxaro!

2024-05-31T11:24:32+01:00

Mila esker Jakintza Ikastolari urte hauetan eskaini diozun guztiagatik! Zure dedikazioa, pazientzia, jakituria eta lanerako gogoaz gain, hain zureak diren POZ ETA GOXOTASUNArekin geratuko da. Jarraitu bizitzari irribarre egiten, Itxaro!!!  

Eskerrik asko Itxaro!2024-05-31T11:24:32+01:00

UDALEKU TEKNOLOGIKOAK

2024-05-06T08:32:01+01:00

Lehen Batxilergoko ikasleak sustatutako ‘Hackin&Ekin’ tailer teknologikoak martxan jartzera goaz! Jakintza Ikastolako LH5 eta LH6ko haurrentzat zuzenduta egongo da. Udalekuak aurrera ateratzeko kastolako instalazioak eta teknologiako gelan dauden tresna eta makinak erabiliko ditugu. Adin askotariko haurrak teknologia jarduera erakargarriekin erlazionatzea da helburua; uda garaiari modu dibertigarrian hasiera emateko helburuarekin. Ekainak 24tik 28ra izango dira, egunero 09:00etatik-13:00etara. Web orria: https://hackinekin.wordpress.com/ Izena emateko galdetegia: (izen-emate epea maiatzaren 17an amaituko da!) https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSelBuFZ6Ef9589erLnQLGRVCn873GIb9rmZj4enRrW3El0OZg/viewform Bideoa: Udalekuko jarduerak

UDALEKU TEKNOLOGIKOAK2024-05-06T08:32:01+01:00

MAIATZEKO MENUA (2024)

2024-04-30T11:12:28+01:00

Maiatzerako ere gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Maiatzeko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

MAIATZEKO MENUA (2024)2024-04-30T11:12:28+01:00

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2024-04-23T08:31:48+01:00

Gaur, apirilak 23, Liburuaren nazioarteko eguna dugu, eta horren harira Jakintzako HIZPRO taldean euskal literaturaz gozatzeko baliabideen biltegi bat sortu dugu ikastolako komunitate osoarentzako. Webgune edota iturri gehiago ezagutzen badituzue, eskertuko genizueke guri adieraztea; horrela, denon artean biltegi osatuagoa eta aberatsagoa lortuko genuke. Egin klik hemen biltegian sartzeko. Gure literaturaz goza dezazuela! Bestalde, Jakintza ikastolan irakurketa sustatzeko konpromezua dugulako horixe da bideo honen bidez Batxilergo 1.mailako ikasleek helarazi nahi izan digutena. Aurtengo Liburuaren Nazioarteko Egunaren lema Guk irakurtzen dugu, eta zuk? Aitzakiarik ez duzu!!

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA2024-04-23T08:31:48+01:00

Erasmuseko bosgarren eguna

2024-04-19T09:21:43+01:00

Azken egunak ari zaizkigu iristen gure bidaian. Gaur goizean gure ikasleak antzerki klase batzuetara gonbidatu dituzte beren talentua erakusteko. Beranduago autobus bat hartu eta aire libreko museo batetara joan gara. Bertan glaziazio ondorengo lehen zibilizazioek harrietan egindako arrastoak ikusteko mendi buelta bat egin dugu. Arratsalderako, gure ikasleek afaria prestatzeko ardura hartu dute. Patata tortila batzuk egin dituzte Norvegiarrentzat. Asko gustatu zaizkie. Bihar Ordizira bueltatzeko eguna. Laister berriro bueltan gara!

Erasmuseko bosgarren eguna2024-04-19T09:21:43+01:00
Go to Top