2024 ABENDUKO MENUA
kudeatzailea2024-11-29T13:40:13+01:00Urtea amaitzeko gutxi falta da eta hemen urteko azken hilabeterako menua! On egin! Abenduko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
kudeatzailea2024-11-29T08:28:54+01:00AZAROAK 25 Beste urte batez eta herriko erakunde desberdinekin batera, Jakintza ikastolako ikasleak indarkeria matxistaren kontra mobilizatu dira. Egun honen harira, Jakintzak hainbat ekintza gauzatu ditu: Batxilergo 1.mailako ikasleek indarkeria salatzea helburu duen dantza eskaini dute eta bestalde, DBH2ko seikote batek jarrera horrekiko gaitzespena bertaratu diren guztiekin partekatu nahi izan dute euren bertso lanarekin. Dantza, musika, bertso, poema eta abesti Aho bat(ez) indarkeria matxistari EZ esateko!
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “OSTIRALA IRITSI DA”
kudeatzailea2024-11-27T10:45:40+01:00Guraso agurgarriok, Datorren abenduaren 28an Majori Kiroldegian ospatu behar den Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “OSTIRALA IRITSI DA” jaialdiaren sarrerak salgai egongo dira jarraian agertzen diren egun, ordu eta lekuetan: JAKINTZA IKASTOLAN (Villa Eugenian) ETA MAJORI KIROLDEGIAN ABENDUAREN 3 ETA 4AN 17:00ETATIK 18:00ETARA ABENDUAREN 5TIK AURRERA MAJORI Kiroldegian Sarrera bakoitzaren prezioa 10€-koa izango da. _________________________________________________________________________ Estimados padres y madres El próximo 28 de diciembre, se celebrará en Majori Kiroldegia, el espectáculo de Pirritx, Porrotx y Marimotots, “OSTIRALA IRITSI DA”. Las entradas estarán a la venta en los siguientes días, hora y lugar: JAKINTZA [...]
Izan laguntza, izan euskalduna!
kudeatzailea2024-11-08T20:15:33+01:00Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Errigora ekimena martxan da eta gure ikastolako DBH 3C-ko ikasleak, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari bultzada bat emateko konpromisoari eutsiz, auzolanean dabiltza, jo eta su, saskien salmenta areagotuko duen promozio kanpaina batean buru-belarri murgilduta. Pasa den astean Ordiziako azokan izan ziren, ikasleek eurek sortutako merchandising material desberdina herritar eta bisitarien artean banatzen. Sortu dituzten txapa, egurrezko QR eta flyerrak eskuz-esku oparitzen ibili ziren pasa den asteazkenean. Ekimenari astindu berri bat emateko asmoz, DBH 3C gelako ikasleek azpiko bideoa ekoiztu dute. Honen bitartez saskien salmentaren promozioarekin jarraitu nahi dute, Tafalla, Tutera, Lodosa eta Zangotzako ikastolen aldeko [...]
2024 AZAROKO MENUA
kudeatzailea2024-10-28T07:56:56+01:00Hostoak erortzen ari dira eta azaroa iritsi zaigu… Hemen duzue azaroko menua! On egin! Azaroko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
ERRIGORA
kudeatzailea2024-10-26T07:07:20+01:00ERRIGORA Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen nafarroako hegoaldeko ikastolei laguntzeko ekimen herritar bat da Errigora. Euskara ofiziala ez den zonaldeetan hizkuntza hau bultzatu nahi da. Horretarako, Nafarroako propio diren elikagaiak kontsumitzeko aukera eskeintzen du, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Ordiziako Jakintza ikastola laguntza emateko eskeini gara. Ekimen hau 2013. urtean hasi zen eta geroztik hainbat eskaintza aldaketa egin dituzte. Hiru saski mota eskeintzen dira, saski bakoitzak produktu ezberdinak ditu. Hemen aurkitu ditzazkezu saskiak: https://www.errigora.eus/. Hau guztia Errigorak egiten duen auzolanari esker da. Guk, DBH3C-ko ikasleok, produktuen salmenta igoarazteko kanpaina bat hasi dugu. Horretarako, Proiektu Komunitarioko orduak erabili ditugu [...]
2024 URRIKO MENUA
kudeatzailea2024-09-30T07:23:40+01:00Konturatzerako urria ere iritsi zaigu… Hemen duzue mimo handiz prestatutako menua! On egin! Urriko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak













