Albisteak

OTATZA GAZTANDEGIRA IRTEERA

2024-02-01T09:16:00+01:00

4 urteko ikasleek Otatza gaztandegira egin dute bisita, lanbide motak ezagutzen ari dira eta. Irteerari zuku gehiago atera nahi izan diogu eta basoan ibili dira naturak ematen duenaz gozatzen. Ondoren, Joseba artzaiaren eguneroko lana gertutik ezagutu eta partekatzeko aukera izan dute. Lanean aritu ondoren, artzai lanari agur esan eta Gaintzara hurbildu dira bazkaltzera eta bertan jolastera!!! Mila esker Joseba etxeko ateak zabaltzeagatik! Gozatu ederra hartu dute gure haurrek!

OTATZA GAZTANDEGIRA IRTEERA2024-02-01T09:16:00+01:00

OTSAILEKO MENUA (2024)

2024-02-01T08:48:17+01:00

Urtarrila berotik etorri zaigun arren, otsailean badirudi berriro hotza datorrela... hotz horri aurre egiteko gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Otsaileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

OTSAILEKO MENUA (2024)2024-02-01T08:48:17+01:00

[ALBUMA] HHKO IKASLEAK EUSKARAREN TXINPARTARI SU EMANEZ

2024-01-29T11:57:26+01:00

Bi urtez behin ospatzen den korrika ere hurbiltzen hasi zaigu eta hori aitzakia moduan hartuta eta euskarari berriro indarra emateko - behar den guztietan gure apurra emateko prest-  3, 4 eta 5 urteko familiekin batera gela zein pasiloetan jarri ditugun kriseiluak euskarazko hitzez beteko ditugu. Gora euskara! Gora argitxo!! eta gora korrika!!

[ALBUMA] HHKO IKASLEAK EUSKARAREN TXINPARTARI SU EMANEZ2024-01-29T11:57:26+01:00

Danborrada HH2n

2024-01-19T12:25:21+01:00

HH2koek eman diote hasiera San Sebastian egunari. Primeran jo dute gure artista txikiek. Arratsaldean ospakizun handia! Gonbidatuta zaudete 🥁

Danborrada HH2n2024-01-19T12:25:21+01:00

LILATOIA 2024

2024-01-19T09:18:23+01:00

JAKINTZA IKASTOLAKO NESKA KORRIKALARIEN taldea indartzen doan proiektua da, eta azken urte hauetan partaide kopurua oso handia izaten ari da. 2023 urteko LILATOIAN talde handienaren saria lortu genuen, zorionak!  Beraz, 2024ko LILATOIAN (MARTXOAREN 3an) elkarrekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ttipi-ttapa denok korrika, bakoitza bere erritmoan, eta jai giro alaian!!! Talde horren barruan 14 urte baino gehiago dituzuen, (2010/03/03 dataren aurretik jaiotako) neska korrikalari guztiontzat dago tokia: ikasle, irakasle, guraso eta senide guztiontzat!  Jakintza ikastolarekin bat egin nahi duzuenok, urtarrilaren 30a baino lehen, bidali zuen izen-abizenak helbide honetara: lilatoia@jakintza.net  Horrela, denok batera, ea lortzen dugun Lilatoiko [...]

LILATOIA 20242024-01-19T09:18:23+01:00
Go to Top