Albisteak

LILATOIA 2024

2024-01-19T09:18:23+01:00

JAKINTZA IKASTOLAKO NESKA KORRIKALARIEN taldea indartzen doan proiektua da, eta azken urte hauetan partaide kopurua oso handia izaten ari da. 2023 urteko LILATOIAN talde handienaren saria lortu genuen, zorionak!  Beraz, 2024ko LILATOIAN (MARTXOAREN 3an) elkarrekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ttipi-ttapa denok korrika, bakoitza bere erritmoan, eta jai giro alaian!!! Talde horren barruan 14 urte baino gehiago dituzuen, (2010/03/03 dataren aurretik jaiotako) neska korrikalari guztiontzat dago tokia: ikasle, irakasle, guraso eta senide guztiontzat!  Jakintza ikastolarekin bat egin nahi duzuenok, urtarrilaren 30a baino lehen, bidali zuen izen-abizenak helbide honetara: lilatoia@jakintza.net  Horrela, denok batera, ea lortzen dugun Lilatoiko [...]

LILATOIA 20242024-01-19T09:18:23+01:00

Greba deialdi orokorra-huelga general

2023-11-29T11:46:50+01:00

Familia agurgarria: Hego Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 30erako greba deialdi orokorra egin du “zaintza eskubide kolektiboaren alde”. Ikastolako langileen gehiengoak hala erabakita, ikastolak bat egingo du egun osoko grebarekin. Hori dela eta, egun horretan ez dira ohiko eskola jardunak eta zerbitzuak eskainiko. Hala ere, Hezkuntza Sailak ezarriko dituen zerbitzu minimoak egongo dira bi eraikinetan. Jangela eta zaintzan ere zerbitzu minimoak soilik eskainiko dira. Beraz, egun horretako bazkaria kontratatua duzuenoi, ez zaizue egun hori kobratuko etorri ezean. Autobus eta oinezko tren zerbitzurik ez da egongo. Egoera ulertuko duzuelakoan, Jakintza Ikastolako zuzendaritza Estimada familia: El Movimiento Feminista de Euskal Herria ha [...]

Greba deialdi orokorra-huelga general2023-11-29T11:46:50+01:00

Galtzagorriren literatur ihes aretoa Barrenan

2023-11-29T11:58:43+01:00

Galtzagorriren eskutik “Shhhhuuumendia” literatur ihes areto berriaz gozatzeko aukera izan dugu 4. mailako ikasle eta irakasleek. Datozen egunetan 5. mailako eta 6. mailako ikasleen txanda izango da. Lampedusa irlako Lehen Sorospen Zentroetara iristen diren haur etorkinek (Ekialde Hurbiletik eta Afrikatik Europara emigratzen duten milaka haurrek) liburuak esku artean izateko eskubidea bermatzen duen hitzik gabeko liburuez osatutako liburutegi baten proiektu baten  berri izan dugu. “Silent books” du izena egitasmoak, hizkuntzaren trabarik gabe, haur guztiek irakur ditzaketen liburuak bildu dituzte eta haiei eskaini, guk ere esku artean izan ditugu eta asko, asko ikasi dugu, asko baino gehiago! [...]

Galtzagorriren literatur ihes aretoa Barrenan2023-11-29T11:58:43+01:00

ABENDUKO MENUA (2023)

2023-11-27T10:10:37+01:00

Konturatzerako abendua da berriro! Negurako gorputza prestatu, eta ondo berotzeko, hona hemen abendurako prestatu dugun menua! Ikusteko: Abenduko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

ABENDUKO MENUA (2023)2023-11-27T10:10:37+01:00

PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS

2023-11-23T09:09:24+01:00

Guraso agurgarriak, Datorren abenduaren 16an Majori Kiroldegian ospatu behar den Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “EZ GARA JAITSIKO” jaialdiaren sarrerak salgai egongo dira jarraian agertzen diren egun, ordu eta lekuetan:  JAKINTZA IKASTOLAN (Villa Eugenian) ETA MAJORI KIROLDEGIAN AZAROAREN  28 ETA 29AN 17:00ETATIK 18:00ETARA  AZAROAREN 30ETIK AURRERA MAJORI Kiroldegian Sarrera bakoitzaren prezioa 9€koa izango da. Estimadas familias, Las entradas para el festival "EZ GARA JAITSIKO" de Pirritx, Porrotx y Marimotots, que se celebrará el próximo 16 de diciembre en el Polideportivo Majori, estarán a la venta en los siguientes días, horas y lugares: JAKINTZA IKASTOLA (VILLA EUGENIA)  Y POLIDEPORTIVO MAJORI 28 Y [...]

PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS2023-11-23T09:09:24+01:00
Go to Top