Albisteak

Albisteak2025-12-12T11:36:31+01:00

Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria

Ilusio handiz jakin dugu Ikastolen Elkartea izango dela 2023ko Ibilbideari Elkar Saria jasoko duen erakundea. Euskal Herria euskalduntzeko ahaleginean Ikastolen Elkarteak egin duen bide luze eta ekarpen handiaren aitortza da. Ezaguna da ikastolok euskal gizartean azkeneko belaunaldietan izan dugun [...]

[Herri Urrats] Elkartasun uholdea behar dugu, zubiak eraikitzen jarraitzeko

Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Aurten ezin izan dugu Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jai erraldoia Senpereko lakuaren inguruan ospatu. Eta besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera [...]

DBHO2 – Deustoko Unibertsitateko ESMEjunior proiektua

3. ebaluaketan zehar DBHO2ko Enpresaren Ekonomiako ikasgaian, ikasleek negozio-ideia berritzaile bat garatu dute Deustoko Unibertsitateak antolatutako ESMEJUNIOR  lehiaketan parte hartuz. Aukera paregabea izan da ikasitako kontzeptuak errealitatearekin uztartu daitezkela ikusteko eta beraien ekintzailetza lantzeko. Ikasleek orokorrean lan oso onak [...]

GOAZEN ORDIZIA EKIMENEKO PARTEHARTZAILEEI AGURRA ETA ESKERRONA

Kurtsoa hasi zenetik DBHO1eko Anatomiako ikasleak Goazen Ordizia programan parte hartu dute, eta ostegun honetan, apirilak 27, izan dute azken saioa. Proiektu hori Ordiziako udalak bultzatzen du, eta herriko hainbat eragilek (Ordizia kolore, Kimetz, Garagunea, Zuhaizti eta Lagunkiro) eta boluntarioek [...]

MAIATZEKO MENUA

Konturatzerako maiatzean sartzera goaz! Eguzkia eta eguraldi onarekin batera jangelako lankideek menu osoa eta goxoa dakarkigute, beti bezala! On egin! Ikusteko: Maiatzeko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen [...]

Go to Top