Apirilaren 26an Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Molekularreko Departamenduko eta Plentziako Itsas Estazioko (PIE) bi ikertzaile etorri zitzaizkigun; Beñat Zaldibar eta Urtzi Izagirre. Beñat eta Urtzik esperientzia zabala dute ingurumen toxikologian, eta tresna molekular eta tisularrak erabiltzen dituzte ingurumenaren osasuna aztertzeko.

Bi ikertzaile hauekin DBHO1eko Biologiako ikasleek itsas-trikuen ugalketa prozesua aztertu dute ikastolako laborategian. Itsas-trikuek shock osmotiko baten aurrean gametoak (ugal zelulak) askatzen dituzte, hau da, obozitoak eta espermatozoideak. Bi zelula-mota hauek erauzi ondoren, obuluaren ernalketa eta ondoren enbrioi garapenaren lehen urratsak ikusteko aukera izan dute! Trebeziaz ibili dira gure ikasleak! Lan bikana!

Laborategiko praktika hau aukera paregabea izan da ikasleentzat, alde batetik EHUko ikertzaileekin harreman zuzena izan dute, eta, bestetik, laborategiko teknika berriak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dute.

Mila esker Beñat eta Urtzi gure ikastetxera gerturatzeagatik. 

Primeran pasa dugu.