3. ebaluaketan zehar DBHO2ko Enpresaren Ekonomiako ikasgaian, ikasleek negozio-ideia berritzaile bat garatu dute Deustoko Unibertsitateak antolatutako ESMEJUNIOR  lehiaketan parte hartuz. Aukera paregabea izan da ikasitako kontzeptuak errealitatearekin uztartu daitezkela ikusteko eta beraien ekintzailetza lantzeko.
Ikasleek orokorrean lan oso onak aurkeztu zituzten eta hiru talde lehiaketako finalera iritsi ziren. Apirilaren 28an, antolatzaileek prestatutako ekitaldira bertaratu ginen eta irabazleak izendatu zituzten. Irabazi ez zuten arren, aurkeztu ziren 63 taldeetatik 10 onenen artean gelditu ziren. Harro egoteko eta zoriontzeko emaitza, zalantzarik gabe.