ERRIGORA 2025
kudeatzailea2025-10-22T10:32:21+01:00Jakinarazten dizuegu Errigorako kanpaina berria martxan izango dela bihartik aurrera; eskaerak egiteko aukera URRIAREN 23TIK AZAROAREN 13ra egongo da zabalik. Aurtengoan ere, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako hiru saski ezberdin jarri dizkigute aukeran. Informazio gehiago eskuratzeko eta eskaerak egiteko honako web orrian sartu behar duzue: www.errigora.eus ESKATU ZURE SASKIA INDARTU EUSKARA AGERREAN!
2025 URRIKO MENUA
kudeatzailea2025-09-30T22:23:35+01:00Konturatzerako Iraila badoa eta hemen Urriko menua. On egin! Urriko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
Ordezkapenak egiteko lan-poltsa 2025/2026
kudeatzailea2025-09-01T14:16:35+01:00Jakintza Ikastolan ordezkapenetarako lan-poltsak ireki ditugu. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan eman daitezkeen ordezkapenetarako, gure lan-poltsak berritzen ari gara. EGA edo baliokidea den titulazioa izatea derrigorrezkoa da. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan aritzeko, Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra izatea ere ezinbestekoa da. Irailaren 22a izango da bidaltzeko azken eguna. Gurekin lan egin nahi baduzu, ondorengo inprimakia bete beharko duzu: inprimakia
2025 IRAILEKO MENUA
kudeatzailea2025-08-29T06:38:51+01:00Egun On! Amaitu dira oporrak eta hemen gatoz berriro indarrak berrituta! On egin! Iraileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
Zuzendaritzaren mezua
kudeatzailea2025-07-07T11:13:20+01:00Familia agurgarriak, Ongi etorri etapa berri honetara! Mezu honen bitartez gure burua aurkeztu nahi dizuegu, ikastolako zuzendaritza talde berria garen heinean. Zuzendari pedagogikoa: Oskar Erauskin Zuzendari administratiboa: Nerea Alustiza Haur Hezkuntzako koordinatzailea: Amaia Martínez Lehen Hezkuntzako koordinatzailea: Jon Algarra Bigarren Hezkuntzako koordinatzailea: Garazi Idiakez Harro eta ilusioz beterik hartzen dugu ardura hau, jakin badakigulako zuen laguntza eta konfiantzarik gabe ez dugula aurrera egingo. Familiek funtsezko papera duzue gure ikastolan, eta ziur gaude denon arteko elkarlanari esker, gure ikasleak ezagutzaz gain, balioak eta errespetua oinarri izango dituzten pertsona osoak bilakatuko direla. Ikastola ez da soilik hezkuntza-erakunde bat, komunitate bat baizik. Guztion artean [...]
“Nire diploma, nire askabidea” bikaintasun sariak
kudeatzailea2025-06-30T08:46:03+01:00"Nire diploma, nire askabidea" bikaintasun sariak – Jakintza Ikastolako ordezkaritza Donostian Aurten ere, Jatorkin Al-Nahda magrebiarren integraziorako elkarteak antolatutako "Nire diploma, nire askabidea" lemadun bikaintasun sariak banatu dira Donostiako udal batzar aretoan. Ekimen honen bidez, Magreb jatorriko gazteen esfortzua eta lorpen akademikoak aitortu eta ospatzen dira. Jakintza Ikastolako presentzia bertan ere nabarmena izan da: Nora eta Salma Boussalem ahizpek euren ikasketa ibilbide eredugarriaren aitortzan saria jaso dute. Harro gaude zuekin bidea partekatu izanaz. Zorionak bihotzez!
San Bartolome baselizari buruzko idazlana
kudeatzailea2025-06-26T13:41:10+01:00Gure ikasle batzuek Ordizian kokatutako San Bartolome baselizari buruzko idazlan bat burutu dute kurtso honetan. Merezi du irakurtzea!













