Albisteak

MARTXOAREN 8AN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK KALERA

2024-03-08T17:40:24+01:00

Martxoaren 8a dela eta, herriko kaleak dantzaz girotu ditugu. Emakumeen aldarriko domina zintzilikatu die Peru artzaina, Mariñe eta Goizane nekazariei. Giro ederrean igaro dute goiza!!!! Emakumeen berdintasunaren aldarrian!!!

MARTXOAREN 8AN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK KALERA2024-03-08T17:40:24+01:00

4 URTEKOEN EKARPENA HERRIKO ANBULATEGIARI

2024-03-07T09:53:18+01:00

Azken aldian lanbideak lantzen aritu dira 4 urteko ikasleak. Askotariko lanbideak gertutik bizi eta gurasoen bisitekin lan mundua gertutik ezagutu ondoren, berauek ere ekarpen txiki bat egin nahi izan diote herriari. Kasu honetan, herriko anbulategian itxaron gelan denbora luze joaten zaienez, euren marrazkiak  eta olerkiak prestatu dituzte bertaratzen direnentzat. Bide batez, herriko parkean jolasean ibili dira!

4 URTEKOEN EKARPENA HERRIKO ANBULATEGIARI2024-03-07T09:53:18+01:00

MARTXOKO MENUA (2024)

2024-03-04T09:56:16+01:00

Badirudi martxoa bustitik datorrela... honi aurre egiteko gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Martxoko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

MARTXOKO MENUA (2024)2024-03-04T09:56:16+01:00

[DBH2] Gure Eskola proiektua

2024-02-23T17:17:08+01:00

DBH2ko ikasleek, Euskara eta Literatura ikasgaian, erreportajea lantzeko Gure Eskola proiektuan parte hartu dute. Hona hemen argitaratutako lana. https://www.diariovasco.com/gure-eskola/colegios/ordizia-jakintza-ikastola/proiektu-berrien-bila-jakintzazu-20240223072141-nt.html

[DBH2] Gure Eskola proiektua2024-02-23T17:17:08+01:00

LILATOIRAKO AZKEN ENTRENOA

2024-02-22T11:10:30+01:00

Lilatoia ate joka dugu eta aurtengo ediziorako azken entrenoa egiteko prest gaude! NON: Villa Eugenia eraikineko barruko jolastokian. EGUNA: Otsailaren 28a, asteazkena. ORDUA: 18:30 EMAN IZENA antolakuntza errazteko. Animatu! Bakoitza bere erritmoan eta giro bikainean ederki pasatuko dugu!

LILATOIRAKO AZKEN ENTRENOA2024-02-22T11:10:30+01:00
Go to Top