Albisteak

IKASTURTE HASIERA

2023-09-05T10:59:47+01:00

Aurten ere, udako oporrak amaierara iristen ari dira. Hilabete hauetan bizi izandako esperientziak gainera datorkigunari aurre egiteko balioko digutela espero dugu. Jakintza Ikastolako irakasleok, beti bezala, indarberrituta, ideia, proiektu, egitasmo eta ilusio berriekin gatoz. Ea gure desioak egia bihurtzeko gai garen! Jarraian, etapa bakoitzaren itzulera ordutegiak zehaztuta dituzue. Bestalde, ikasturte osoaren egutegia zein den ezagutu nahi baduzue, hemen begiratu: www.jakintza.eus/urteko-egutegia/ HH: Irailaren 11n hasiko dira. Iraila osoan goizeko ordutegi izango dute. LH: Irailaren 11n hasiko dira. Iraila osoan goizeko ordutegi izango dute: 9:00-12:30. DBH-BATXI: Irailaren 8an, goizeko 11:00etan, aurkezpena. IKASTURTE-HASIERA ON!!!

IKASTURTE HASIERA2023-09-05T10:59:47+01:00

Batxilergo 2.mailako ikasleei agurra

2023-06-30T10:17:20+01:00

Joan den larunbatean, ekainaren 24an, Batxilergo 2.mailako ikasleen Agur Ekitaldia ospatu genuen familiekin batera. Musika, dantza eta bertso saioez gozatzeko aukera izan genuen. Emozioak ageri-agerian izan genituen: barre algarak nahiz begi distiratsuak ikus eta entzun zitezkeen.  Muxu handi bana jaso eta zorte on!!! Zuen ikastolako lehen urteetan ezin ailegatuko zirudien etapa baten amaierara iritsi zarete. Etapa baten amaiera beste baten hasiera da eta gaur, oroitzapen eta eskertza eguna izateaz gain, etorkizunari begiratzeko une ere bada. Datozen erronka berriei aurre egiteko, atzera begiratzea komenigarria da, nondik gatozen ez ahaztea, ez gaitezen bide antzuetatik galdu. Oroitzapenen eguna…Inoiz ahaztuko ez dituzuen egoerak eta [...]

Batxilergo 2.mailako ikasleei agurra2023-06-30T10:17:20+01:00

Irakurketaren interesa sustatzeko erronka sortzaileak

2023-06-29T07:38:13+01:00

Irakurketaren interesa sustatzeko erronka sortzaileak Irakurketak adierazpen artistiko desberdinei aukera berriak ireki behar dizkie. Horregatik, ikasgeletako ezkutuko talentuak esnatzen saiatu behar dugu irakurketa desberdinekin baita ikasleen artean sormen kultura garatzeko aprobetxatu ere bai. Izan ere, irakurketa esperientzia pertsonal eta gogoangarri bihurtu behar dugu eta norberak bere trebetasunak erakusteko baliagarria izan behar du, hau da, sormena garatzeko ezinbesteko tresna bilakatu. Ez da bidezkoa derrigorrezko irakurketez hitz egitea, inoiz elkarrekin agertu behar ez luketen bi hitz baitira. Irakurketa diziplinen arteko lotura-puntua da. Liburu batean literatura ezezik natura ere badago, kimika, fisika, soziologia, historia, geografia, psikologia, artea…                     [...]

Irakurketaren interesa sustatzeko erronka sortzaileak2023-06-29T07:38:13+01:00

IKASTOLAREN EGUNA

2023-06-19T16:00:51+01:00

Primeran pasa genuen! Ikastolako kamiseten kolore urdinak, itsasoa balitz bezala, Ordiziako plaza estali zuen. Halako batean, olatu bareak suziriaren danbatekoarekin batera eztanda egin zuen; eta, dantza, abesti, algara eta besarkadak ez ziren soberan gure Ikastolaren Egunean. Bigarren batxilergoa amaitu berri duen Haritz Irastorzak mikrofono aurrean Ikastolaren Egunari hasierako hitzak eskaini zizkion, eta, jarraian, HH2 eta DBHO2ko ikasleek suziriak aireratu zituzten. Hasiera eta amaiera bat, Ikastola bat! Haur Hezkuntzako txikiek dantzaldia eskaini ziguten herriko Plaza Nagusian; Lehen Hezkuntzakoek, berriz, herriko Alde Zaharra, Arboleda, Barandiaran plaza eta Frontoia erronka eta jolasez alaitu zituzten. Bigarren Hezkuntzakoek haurrentzako tailerrak antolatu zituzten Plaza Nagusian, eta [...]

IKASTOLAREN EGUNA2023-06-19T16:00:51+01:00

5 urtekoak Tabakaleran

2023-06-19T08:17:33+01:00

Kurtsoari amaiera emateko 5 urtekoak Tabakaleran, bertako "Situ-kzioak" proiektuaren baitan, "Zaldiek amesten dutena" erakusketan egon ziren jolas desberdinak egiten. Ondoren, Cristina Enea parkera joan ziren bazkaltzera eta jolastera!

5 urtekoak Tabakaleran2023-06-19T08:17:33+01:00

Jakintzako I. literatur lehiaketako sari banaketa

2023-06-19T08:08:07+01:00

Ekainaren 16an Jakintzako I. literatur lehiaketako sari banaketa egin genuen. Hauek izan ziren beran saria jaso zuten lanak: Maddi Garate ikaslearen “OROITZAPENEN NOSTALGIA” bertso-sorta Leire Rivera ikaslearen “Hegazkinak” mikroipuina Juna Sarriegi Zubeldia ikaslearen “Azken Bidaia” mikroipuina

Jakintzako I. literatur lehiaketako sari banaketa2023-06-19T08:08:07+01:00
Go to Top