Albisteak

ERRIGORA

2023-10-20T09:08:17+01:00

Jakinarazten dizuegu Errigorako kanpaina berria martxan dela dagoeneko; eskaerak egiteko aukera URRIAREN 20TIK AZAROAREN 9ra egongo da.   Aurtengoan 50 €ko saski bakarra osatu dute, 23 ekoizleren 9 produkturekin: 5 produktu amankomun: zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa, eta gainerako 4ak gainontzeko ohiko produktuekin osatuta. Eskaerak egiteko honako web orrian sartu behar duzue: www.errigora.eus ****************************** Os informamos que la nueva campaña de ERRIGORA está en marcha; se pueden realizar los pedidos desde el 20 de OCTUBRE  hasta el 9 de NOVIEMBRE.   Este año, han compuesto una única cesta de 50 €, con 9 productos típicos de los [...]

ERRIGORA2023-10-20T09:08:17+01:00

URRIKO MENUA

2023-10-02T08:01:47+01:00

Konturatzerako urria ere iritsi zaigu... Hemen duzue mimo handiz prestatutako menua! On egin! Ikusteko: Urriko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

URRIKO MENUA2023-10-02T08:01:47+01:00

Kilometroak 23

2023-09-25T11:57:35+01:00

Familia agurgarriak: Iritsi da Kilometroak 23 urte luze bateko lanaren bukaera jaia: urriaren 1ean, Orereta ikastolaren eskutik, egun handia antolatu dute Orereta-Errenterian. Kilometroak Urteari Kilometroak Egunak emango dio amaiera eta jarriko dio ginda. Festaz gozatu nahi duen orok ateak zabalik izango ditu bertan. Hona hemen hainbat xehetasun: EGITARAUA: kilometroak.eus webgunea erabat eguneratu da Kilometroak Eguneko xehetasun guzti-guztiak esku-eskura izateko. Egitaraua eta planoa bertan dituzue ikusgai. JANTOKIA: Batean eta bestean izango diren ogitarteko, talo, pintxo eta bestelakoez gain, eserita ederki bazkaltzeko modua ere izango da, Fernandez De Landa plazako aterpean jarriko dugun jantokian (Koldo Mitxelena ikastetxea). Bazkarirako txartelak kilometroak.eus webgunean eros [...]

Kilometroak 232023-09-25T11:57:35+01:00

Ordezkapenak egiteko lan-poltsa

2023-09-11T11:24:53+01:00

Jakintza Ikastolan ordezkapenetarako lan-poltsak ireki ditugu. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan eman daitezkeen ordezkapenetarako, gure lan-poltsak berritzen ari gara. EGA edo baliokidea den titulazioa izatea derrigorrezkoa da. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan aritzeko, Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra izatea ere ezinbestekoa da. Irailaren 15a izango da bidaltzeko azken eguna. Gurekin lan egin nahi baduzu, ondorengo inprimakia bete beharko duzu: inprimakia

Ordezkapenak egiteko lan-poltsa2023-09-11T11:24:53+01:00

IRAILEKO MENUA

2023-10-02T08:02:55+01:00

Ikasturte berria hasi dugu eta nagiak kentzeko garaia heldu zaigu guztioi. Jangelara doazenentzat, urtero legez, menu orekatuak eta goxoak prestatzen ahalegintzen gara ikastolan bertan dugun sukaldean eta bertako sukaldariak mimo handiz prestatuta. On egin! Ikusteko: Iraileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

IRAILEKO MENUA2023-10-02T08:02:55+01:00
Go to Top