Apirilaren 14an goizeko bostetan eman diogu hasiera aurtengo Erasmus+ irteerari. Batxilergoko lehen mailako 15 neska mutil ikusioz beteta Norvegiara etorri dira egun batzuk pasatzera. Ordiziako 30°ak atzean utzi eta ko maximoetan Trondheim ondoko Melhus izeneko herri txiki batetara etorri dira. Lehioetatik mendiak elurtuta ikusten dira eta zuhaitz artean etxe txiki gorrixkak zabalduta.

Aste honetan kirol eta mendi irteerak, Vikingo eta bertako kultura ezagutzeko museoak eta Norvegiar gastronomia dastatzeko aukera izango dute.
Jarrera jatorrean, ilusioz beteta eta Norvegiarrekin partaidetzan primeran ari dira gure ikasleak. Beste bost egun aurretik hainbat bizipen eta abentura bereganatzeko.