Norvegia aldean jarraitzen dugu gure abenturan. Goizean heziketa fisikoko klase baten ondoren, naturara irteeratxo bat egin dugu. Bertan ikasleek sua egiteko dituzten abileziak erakutsi dituzte. Konkisera joaten badira nahiko lan izango dute zerbait beroa jateko… Sua eginda gero bertan saltxitxa batzuk berotu eta talo batean bilduta jan ditugu ketxup pixka batekin.

Iluntzean ikasle guztiek afaria izan dute eta bihar Trondheim hiria ezagutzeko parada izango dugu.