Azken urteetan bezala, aurten ere, apirilaren 13an, Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Molekularreko Departamenduko eta Plentziako Itsas Estazioko (PIE) bi ikertzaile etorri zitzaizkigun: Beñat Zaldibar eta Urtzi Izagirre. Beñat eta Urtzi ingurumen toxikologian goi-mailako ikerlariak dira, eta ingurumenaren osasuna aztertzeko tresna molekular eta tisularrak (ehunen azterketaren bidez) erabiltzen dituzte.

Bi ikertzaile hauekin DBHO1eko Biologiako ikasleek itsas-trikuen ugalketa prozesua aztertu dute ikastolako laborategian. Itsas-trikuek shock osmotiko baten aurrean gametoak (ugal zelulak: espermatozoideak eta obozitoak) askatzen dituzte. Ikasleek bi zelula-mota horiek erauzi eta obuluen ernalketa eragin dute laborategian. Modu horretara, itsas-trikuen enbrioien garapenaren lehen urratsak ikusteko aukera izan dute! Prozesu honen lehen pausu horiek, giza ugalketaren eta enbrioien garapenaren oso antzeko da. Fin egin dute lan gure ikasleek, emaitza interesgarriak lortuz!! Lan bikana egin dute!

Laborategiko praktika hau aukera paregabea izan da ikasleentzat, alde batetik EHUko ikertzaileekin harreman zuzena izan baitute, eta, bestetik, laborategiko teknika berriak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dutelako.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Beñat eta Urtziri, aurten ere gurera etortzeagatik eta beren ezagutzak eta lan-ildoen inguruko informazioa gurekin partekatzeagatik!

Mila esker!!