Albisteak

Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

2022-11-28T09:38:01+01:00

Indarkeria matxista desagerrarazteko beharra aldarrikatu dute gaur, azaroak 25, DBH eta Batxilergoko gure ikasleek. Plaza nagusiaren jiran giza-katea egin dugu eta herriko talde eragile desberdinekin batera, ospatu den ekitaldian parte hartu dugu. Batxilergo 2.mailako ikasle talde batek egindako “Konplize ditut eta” koreografiaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu.  Eta zu, zenbateraino zara konplize? Gaur, azaroak 25, gure ikastolan indarkeriari atea itxi diogu, ez diogu sartzen utzi eta atetik zintzilik jarri dizkiogu hainbat mezu, desio eta aldarrikapen. Horrez gain, gure eskuekin harizko kometak sortu ditugu, askatasunari eskua luzatuz. 

Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna2022-11-28T09:38:01+01:00

ABENDUKO MENUA

2022-11-24T16:54:47+01:00

Badatorrela-badatorrela negua! Negurako gorputza prestatu, eta ondo berotzeko, hona hemen abendurako prestatu dugun menua!Ikusteko: Abenduko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

ABENDUKO MENUA2022-11-24T16:54:47+01:00

EREDU BERRI BAT ESKATU DUGU EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMA PROPIORAKO BIDEAN

2022-11-23T11:40:58+01:00

Ikastolen Elkartean batzen garen 113 ikastoletako ordezkariak elkartu gara gaur, Donostian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako garatzen ari den Hezkuntza Lege berriaren eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren inguruan egin ditugun hausnarketak plazaratzeko. Eskualdez eskualde elkartu gara ikastolak gaia jorratzeko, beronek etorkizuneko euskal hezkuntza sisteman izango dituen erronkei buruz hitz egiteko, bai eta ikastolen mugimendutik begira eraiki nahi dugun Euskal Herrirako Hezkuntza Sistemari begira urrats garrantzitsu bat izan daitekeen une honek duen garrantzi handia azpimarratzeko ere. Ikastola guztien izenean hitza hartu dute gure mugimenduko ordezkari nagusiek: Koldo Tellituk, Nekane Artolak, Elena Zabaletak eta Peio Jorajuriak. Segidan duzue gaurko agerraldian egin dugun adierazpena. [...]

EREDU BERRI BAT ESKATU DUGU EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMA PROPIORAKO BIDEAN2022-11-23T11:40:58+01:00

Mari Domingiren Errepublika Magikoa

2022-11-21T10:33:53+01:00

Gaurkoan Oreretako ikastolak martxan jarri duen ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Hona hemen zabaldu duten mezua: Oreretatik Mari Domingiren Errepublika Magikoa martxan jartzera goaz. Olentzerok jada baduen gisan, Mari Domingiri ere bere plaza eskaintzea da helburua; Eguberrien izaera paganoan ere azpimarra jarriz. Azaroaren 19tik abenduaren 18ra, asteburuetan, Añabitarte Baserria Mari Domingiren etxe bihurtuko da eta haren inguruko zelaiguneak magiaz, iratxoz eta sendabelarrez beteko dira. Hala nahi duen familia orok bisitan etortzeko aukera izango du. www.maridomingi.eus webgunean eskatu behar da hitzordua eta erosi behar dira sarrerak. Ekimenaren xehetasun gehiago eta nolako traza duen jakiteko, hemen: www.maridomingi.eus

Mari Domingiren Errepublika Magikoa2022-11-21T10:33:53+01:00

IKASTOLAK HERRIARI ekimenaren 3. ekitaldia SUTAN musikala

2022-11-10T10:20:43+01:00

Familia agurgarriak: Mezu honen bitartez, Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetarako prestatu dugun ikuskizuna Jaso ikastolaren SUTAN musikala da, eta beraiekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraren partaidetza ere izango dugu. Aurreko bi urteetan, ikastolen jaiak bertan behera geratu edota formatu murriztuan eskaini behar izan genituen. Horrek gure jaiak euskal kulturaren agertoki handi izatea eragotzi zigun, baina urtea hutsik utzi beharrean, ikastolen jaiek, elkarlanean, euskal artisten ikuskizunen lagin bat erakutsiko zuen ekimena antolatu zuten: Ikastolak Herriari. Aurten gure jaiak berreskuratu ditugun arren, Ikastolak Herriari ekimenari eustea erabaki dute ikastolen jaiek. Beraz, heldu den azaroaren 25ean Bilboko Campos Eliseos [...]

IKASTOLAK HERRIARI ekimenaren 3. ekitaldia SUTAN musikala2022-11-10T10:20:43+01:00

OHIKO BATZAR NAGUSIA

2022-11-10T09:38:17+01:00

Gure kooperatibaren Estatutuen arabera, Artezkaritza Batzordeak Jakintza ikastolaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du.Eguna: 2022ko azaroaren 28a, ASTELEHENA.1. deialdiaren ordua: 17:002. deialdiaren ordua: 17:30Tokia: VILLA EUGENIA, Haur Hezkuntzako eraikina3. deialdiaren ordua: 18:00 DEIALDIA 2022 OHIKO BATZAR NAGUSIA ELEBITAN DEIALDIA 2022 OHIKO BATZAR NAGUSIA EUSKARAZ DEIALDIA 2022 OHIKO BATZAR NAGUSIA ELEBITAN

OHIKO BATZAR NAGUSIA2022-11-10T09:38:17+01:00

KMK22 – Piparraren Ibilbidea

2022-11-10T11:52:28+01:00

Ongi dakizuen bezala, urriaren 2an Kilometroak jaia izango da Ibarran. Baina aurretik, irailaren 24 eta 25ean badute beste ekitaldi bat prestatua: Piparraren Ibilbidea. Aurretik izen emate bat eskatzen du antolaketa errazte aldera. Informazio guztia hemen aurkituko duzue: https://kilometroak.eus/ekimenak/piparraren-ibilbidea eta izen ematea hemen: https://kilometroak.eus/ekitaldi-izenematea Astebururako plan desberdin eta polit bat duzue zain!

KMK22 – Piparraren Ibilbidea2022-11-10T11:52:28+01:00
Go to Top