Albisteak

LAN-ESKAINTZA – 2023ko urtarrila

2023-01-13T10:20:59+01:00

Psikologiako, pedagogiako edo psikopedagokiako gradua duen irakaslea behar da (ordezkapen baterako). ESKATZEN DIREN TITULAZIOAK: Psikologiako, pedagogiako edo psikopedagokiako gradua EGA edo baliokidea Bigarren hezkuntzako irakaskuntza masterra Curriculuma helbide honetara bidali: laneskaintza@jakintza.net Epea, urtarrilaren 16an, goizeko 10etan amaituko da

LAN-ESKAINTZA – 2023ko urtarrila2023-01-13T10:20:59+01:00

URTARRILEKO MENUA

2023-01-27T09:25:31+01:00

Gabonak pasa dira eta urtea indarrez hasteko menu osoa prestatu digute gure jangelako kideek! Ikusteko: Urtarrileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

URTARRILEKO MENUA2023-01-27T09:25:31+01:00

BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA

2022-12-19T18:11:10+01:00

Joan den ostegunean, hilak 15, Belaunaldien arteko Literatur Solasaldi Dialogikoa berreskuratu genuen Jakintza ikastolan. 2009tik martxan dagoen ekimena da, eta pandemiaren urte hauetan izan ezik, eten ez den iniziatiba da. Horregatik, berriro ekiteak asko poztu ditu DBH 4.mailako eta Batxilergoko 2.mailako ikasleak eta, batez ere, Kimetz elkarteko baita Zuhaizti zentroko kideekin elkartzeak ere bai; izan ere, gonbidatuek ez dute inoiz huts egiten eta gizalegez aberasten gaituen presentzia da. Oraingo honetan 50 pertsona baino gehiago bildu ginen ikastolako areto nagusian, bi orduz irakurketak, hitzak eta sentimenduak partekatzeko asmoarekin. Irakurtzea ez delako soilik testu bat nola idatzita dagoen aztertzea, istorioa beste [...]

BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA2022-12-19T18:11:10+01:00

Ikastolon posizionamendua Hezkuntza Lege zirriborroaren aurrean

2022-12-16T12:03:10+01:00

Alderdi politiko gehienek sinatutako akordioa oinarri, Ikastolen Elkarteak irakurketa kritikoa egiten du Legearen zirriborroaz. Izan ere, Lege proposamenak ez ditu jasotzen akordioan zeuden hainbat puntu. Irakurketa hori aurkeztera etorri ziren atzo arratsaldean Jose Luis Sukia zuzendaria eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria. Jarraian hitzaldiaren grabazioa duzue:

Ikastolon posizionamendua Hezkuntza Lege zirriborroaren aurrean2022-12-16T12:03:10+01:00

Botadun Katua (3-9 urte)

2022-12-14T16:16:57+01:00

EZ GALDU AUKERA! "Botadun Katua" (3-9 urte) haurrentzako antzezlana "Kultura Familian bizi" programaren barruan igande honetan Herri Antzokian antzeztuko da. EGUNA: Abenduak 18 ORDUA: Goizeko 12:30 SALMENTA: Barrena kultur etxean eta Herri Antzokian (emanaldiaren aurretik) SALNEURRIA: 5€

Botadun Katua (3-9 urte)2022-12-14T16:16:57+01:00

LAN-ESKAINTZA

2022-12-13T09:09:33+01:00

Filologia gradua (Hispanicas) duen irakaslea behar da, 2023 urtearen hasierarako ESKATZEN DIREN TITULAZIOAK: Hispaniar filologia  EGA edo baliokidea Bigarren hezkuntzako irakaskuntza masterra Curriculuma helbide honetara bidali: laneskaintza@jakintza.net Epea, abenduaren 19an, goizeko 8etan amaituko da

LAN-ESKAINTZA2022-12-13T09:09:33+01:00

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA Jakintzan

2022-12-05T10:15:49+01:00

Nahiz eta gure ikastolan beti izan EUSKARAren eguna, atzokoan merezi duen bezela ospatzeko aukera izan genuen. EUSKARALDIArekin batera! Hona hemen atzoko bideo eta irudi batzuk: Euskaraldia 2022 Gaur Euskaraldia amaituko da eta bihar Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Ordiziako Plaza Nagusian ekitaldi bat burutu dugu herriko ikasle guztiekin. Euskaraldia 22 LH BH Euskaraldia 22 HH Euskaraldia Plazara Argazki gehiago Argitxoren urtebetzea Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu eta gure ikastolako Haur Hezkuntzako haurrek Argitxoren Urtebetetze Eguna ospatzen dute, [...]

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA Jakintzan2022-12-05T10:15:49+01:00

Hitzaldia: Hezkuntza Lege Berria / Charla: Nueva Ley de Educación

2022-12-03T09:00:41+01:00

Euskal Hezkuntza Sistema propiorako bidean, eredu berri, ezberdin eta eraldatzaile bat aldarrikatu dugu ikastolok azaroaren 22an Donostian izan genuen agerraldian. Ikastolako kide garen heinean, Ikastolok Hezkuntza Lege berri honen aurrean izan dugun posizionamendua gure komunitatera gerturatzea ezinbestekoa dela iruditu zaigu. Modu honetan, Ikastolon Endekalogoa oinarri hartuta, adostutako Euskal Hezkuntzaren eraldaketarako akordioan eta Hezkuntza Lege berriaren zirriborroan hainbat zehaztapen falta eta desadostasun atzeman ditugu. Guzti hau, gure komunitatean eztabaida gai izatea garrantzitsua ikusten da; hala, gure komunitatearen iritzia jaso, gogoeta egiteko baliabideak eskaini eta ikastolako komunitatea ahaldundu nahiko genuke, beti ere, ikastolako kide bezala dugun konpromisoari eutsiz. Legea Euskal Hezkuntza Sistema [...]

Hitzaldia: Hezkuntza Lege Berria / Charla: Nueva Ley de Educación2022-12-03T09:00:41+01:00
Go to Top