Albisteak

[ALBUMA] HHKO IKASLEAK EUSKARAREN TXINPARTARI SU EMANEZ

2024-01-29T11:57:26+01:00

Bi urtez behin ospatzen den korrika ere hurbiltzen hasi zaigu eta hori aitzakia moduan hartuta eta euskarari berriro indarra emateko - behar den guztietan gure apurra emateko prest-  3, 4 eta 5 urteko familiekin batera gela zein pasiloetan jarri ditugun kriseiluak euskarazko hitzez beteko ditugu. Gora euskara! Gora argitxo!! eta gora korrika!!

[ALBUMA] HHKO IKASLEAK EUSKARAREN TXINPARTARI SU EMANEZ2024-01-29T11:57:26+01:00

Danborrada HH2n

2024-01-19T12:25:21+01:00

HH2koek eman diote hasiera San Sebastian egunari. Primeran jo dute gure artista txikiek. Arratsaldean ospakizun handia! Gonbidatuta zaudete 🥁

Danborrada HH2n2024-01-19T12:25:21+01:00

LILATOIA 2024

2024-01-19T09:18:23+01:00

JAKINTZA IKASTOLAKO NESKA KORRIKALARIEN taldea indartzen doan proiektua da, eta azken urte hauetan partaide kopurua oso handia izaten ari da. 2023 urteko LILATOIAN talde handienaren saria lortu genuen, zorionak!  Beraz, 2024ko LILATOIAN (MARTXOAREN 3an) elkarrekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ttipi-ttapa denok korrika, bakoitza bere erritmoan, eta jai giro alaian!!! Talde horren barruan 14 urte baino gehiago dituzuen, (2010/03/03 dataren aurretik jaiotako) neska korrikalari guztiontzat dago tokia: ikasle, irakasle, guraso eta senide guztiontzat!  Jakintza ikastolarekin bat egin nahi duzuenok, urtarrilaren 30a baino lehen, bidali zuen izen-abizenak helbide honetara: lilatoia@jakintza.net  Horrela, denok batera, ea lortzen dugun Lilatoiko [...]

LILATOIA 20242024-01-19T09:18:23+01:00
Go to Top