Aurten ere, udako oporrak amaierara iristen ari dira. Hilabete hauetan bizi izandako esperientziak gainera datorkigunari aurre egiteko balioko digutela espero dugu.

Jakintza Ikastolako irakasleok, beti bezala, indarberrituta, ideia, proiektu, egitasmo eta ilusio berriekin gatoz. Ea gure desioak egia bihurtzeko gai garen!

Jarraian, etapa bakoitzaren itzulera ordutegiak zehaztuta dituzue.

Bestalde, ikasturte osoaren egutegia zein den ezagutu nahi baduzue, hemen begiratu: www.jakintza.eus/urteko-egutegia/

HH: Irailaren 11n hasiko dira. Iraila osoan goizeko ordutegi izango dute.

LH: Irailaren 11n hasiko dira. Iraila osoan goizeko ordutegi izango dute: 9:00-12:30.

DBH-BATXI: Irailaren 8an, goizeko 11:00etan, aurkezpena.

IKASTURTE-HASIERA ON!!!