Gaurkoan Oreretako ikastolak martxan jarri duen ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Hona hemen zabaldu duten mezua:


Oreretatik Mari Domingiren Errepublika Magikoa martxan jartzera goaz. Olentzerok jada baduen gisan, Mari Domingiri ere bere plaza eskaintzea da helburua; Eguberrien izaera paganoan ere azpimarra jarriz.

Azaroaren 19tik abenduaren 18ra, asteburuetan, Añabitarte Baserria Mari Domingiren etxe bihurtuko da eta haren inguruko zelaiguneak magiaz, iratxoz eta sendabelarrez beteko dira. Hala nahi duen familia orok bisitan etortzeko aukera izango du. www.maridomingi.eus webgunean eskatu behar da hitzordua eta erosi behar dira sarrerak.

Ekimenaren xehetasun gehiago eta nolako traza duen jakiteko, hemen:

www.maridomingi.eus