4.mailan burutu dugun azken proiektua bizidunen bizi-zikloa izan da. Landareekin hasita, hazitegia jarri genuen martxan. Animalien bizi-zikloa aurrez-aurre ikusteko ernaldutako arrautzak inkubagailu batean jarri genituen eta 15 txita jaio ziren, a zer arrakasta! Azkenik, Goazen Ordiziako partaideei ikuskizun paregabea eskaini genien, gizakiaren bizi-zikloari keinu bat eginez eta haiei omenaldia, primeran pasa genuen!

Proiektu honetan, gure ikasleek asko ikasteaz gain, ikaragarri disfrutatu dute. Horren lekuko, jarraian ikus dezakezuen bideotxoa, ea guk bezain beste gozatzen duzuen!

[tvideo type=”youtube” clip_id=”c_0zQoZlvMI”]

“Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak”