Larunbatean, liburuen nazioarteko egunean, 2022ko Beasain idazlehiaketako sariak banatu zituzten Beasaingo Igartza jauregian, eta ez ginen esku hutsik itzuli. Jakintza ikastolako Urtzi Otaegik A kategoriako bertso jarrien saileko lehen saria irabazi du “Motxiladun umeak” lanarekin. Naroa Auzmendi, berriz, kategoria bereko poesiaren atalean nagusitu da “Utzi du portua itsasontziak” poemarekin. Aze maila!
Pozgarria da urtez urte lan sarituen berri izatea, baina are pozgarriagoa gure idazle gazteen ilusioaren lekuko izatea. Jarrai dezatela gozatzen eta gozarazten.