Urte luze hauek Korrikarik gabe bizi behar izan ditugu eta, gaur goizean, ilusioz gainezka atera gara herriko txoko desberdinetatik Euskararen lekukoa eramanez.
Lehen Hezkuntzakoak Altamira auzoan ibili dira euskararen aldeko mezua lau haizetara zabalduz. Haur Hezkuntzakoek, berriz, alde zaharreko kaleak hartu dituzte giro paregabea sortuz eta mezu berbera argi eta garbi zabalduz.
Gaur goizean bizi izandakoa hobeto ikus dezazuen, argazki bilduma eta bideoekin uzten zaituztegu. Gozatu!
Hitzek hizkuntza, ekinak herria.
Hitzekin ulertzen dugu hizkuntza.
Beraz, ekin! Euskaraz egin.
Hitzetik ekintzara salto, hitz egin eta ekin.
Orain da 22. tantoa egiteko unea, partida
irabazi behar da euskaraz eginez, eraginez
eta eginaraziz, nork bere tokitik eta
eginbeharretik ekinez.
Ikasle, ekin;
euskaldun, ekin;
erdaldun, ekin;
eragile, ekin:
agintari, ekin;
ekin ELKARREKIN.
Gantxoz, bi paretaz zein botez, baliabide
anitzekin, eta guztiok hitza emanez.
Ekin, eragin eta eginarazi.
Ekin KORRIKAri