Itsasoan bezala, guk ere ekaitza izan dugu 2020 urtean. Urte zaila izan da eta egoera larriaren parean, ondorio larriko erabaki bat hartu behar izan ginuen alabeharrez. Herri Urrats gabeko urtea izan zen. Ondorio larriak Seaskarentzat, ikastolentzat, gure urteroko hornitzaileentzat eta kulturgileentzat.
Badator ekaitz ondoko barea!
Maiatzaren 9an izango da aurtengo Herri Urrats eta bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuarekin ospatuko da. Kolegio berria Azkaine Senpere inguruan ala barnekaldean, Hazparneko eskualdean izanen da.
Bosgarren kolegioaren eraikuntza zati bat babestu nahi duenak hemen izango du aukera paregabea!