Yearly Archives: 2021

URTE BERRIA, MENU GOXOA. URTARRILEKO MENUA PREST!

2021-12-20T17:33:28+01:00

Urtea indartsu eta pozik hasteko, gure jangelak menu dotore eta orekatua prestatu digu. Ea zuen gustukoa den! Urtarrileko menua honen azpian dagoen irudian klikatuz gero, ikusi ahal izango duzue. Inprimatu nahi duenarentzat, PDF bertsio bat ere jarri dugu eta botoian klik eginez, jaitsi ahal izango duzue. Ikusteko [lightbox title="Jangelako menua" href="https://docs.google.com/document/d/e/2PACX-1vQ_rDtmEaI7pnvI1kpmSXdLylLsfqybWGrQm5lucRQ6pQO3PDx8TDVhkzK7SKpubIEREV2TVOeCcKDj/pub" iframe="true"][/lightbox] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://jakintza.eus/wp-content/uploads/2022ko-URTARRILA.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Urtarrileko menua (PDF 47 kb)[/button] Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: [icon_link style="link" href="https://jakintza.eus/zerbitzuak/" color="orange"]Zerbitzuak[/icon_link]

URTE BERRIA, MENU GOXOA. URTARRILEKO MENUA PREST!2021-12-20T17:33:28+01:00

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Jakintza ikastolan

2021-12-03T16:55:19+01:00

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Jakintza ikastolan. Gure hizkuntza da, gure ondarea, gure altxorra. Horregatik, ekintza bereziak egin ditugu. Bertsoak eta kantuak abesten hasi dugu eguna. Ondoren, jolasean aritu gara: imintzioka, marrazten, hieroglifikoak asmatzen, kahootarekin jokatzen, herri-kiroletan... Horrez gain, eskolaz kanpo euskara zenbat eta zertan erabiltzen dugun hausnartu dugu eta mintzagramak egin ditugu. Arratsalderako euskal dantzen ikuskizuna ere antolatu dugu. Txikienek, berriz, Argitxoren urtebetetzea ospatu dute. Halere, gogoan izan dezagun euskara urteko egun guztietan maitatu, babestu eta erabili behar dugula. Gure hizkuntza da, gure ondarea, gure altxorra!  

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Jakintza ikastolan2021-12-03T16:55:19+01:00

URTEKO AZKEN MENUA PREST!

2021-12-01T09:27:49+01:00

Urtea bukatzeko eta daukagun eguraldi petralari aurre egiteko, gure jangelak menu dotore eta orekatua prestatu digu. Ea zuen gustukoa den! Abenduko menua honen azpian dagoen irudian klikatuz gero, ikusi ahal izango duzue. Inprimatu nahi duenarentzat, PDF bertsio bat ere jarri dugu eta botoian klik eginez, jaitsi ahal izango duzue. Ikusteko [lightbox title="Jangelako menua" href="https://docs.google.com/document/d/e/2PACX-1vSXQl4W1gxu0SpFbtvTM5ML_CqZxd98i8a1bUOrmZwDrZDCs6onuT4XSuv6Qz_rI7slZ66sRVo15GV0/pub" iframe="true"][/lightbox] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://jakintza.eus/wp-content/uploads/2021eko-ABENDUA.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Abenduko menua (PDF 47 kb)[/button] Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: [icon_link style="link" href="https://jakintza.eus/zerbitzuak/" color="orange"]Zerbitzuak[/icon_link]

URTEKO AZKEN MENUA PREST!2021-12-01T09:27:49+01:00

“Haurren aurrean helduok heldu” – Kike Amonarriz

2021-11-12T11:08:28+01:00

Guraso agurgarriak: Euskararen Nazioarteko Eguna ate joka dugun honetan, Topaguneak abian jarri duen "Haurren aurrean helduok heldu" kanpainaren harira, Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak antolatu duen hitzaldi baten berri eman nahi dizuegu. Azaroaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean, Kike Amonarriz, soziolinguistikan aditua eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria, izango dugu Delikatuzen. Atxikita dituzue hitzaldiaren kartela eta hizlariaren inguruko informazioa. Anima zaitezte, interesgarria izango da eta. ************************************************************************************** Estimadas familias: Queremos daros a conocer una conferencia organizada por Hitzaro de Ordizia en relación con la campaña "Haurren aurrean helduak heldu" promovido por Topagunea en el marco del Día Internacional del Euskera. El 25 de noviembre, a las 18:30 [...]

“Haurren aurrean helduok heldu” – Kike Amonarriz2021-11-12T11:08:28+01:00

IKASTOLAK HERRIARI ikuskizuna

2021-11-12T11:00:21+01:00

(Anje Duhalde eta Paz de Zigandako abesbatzak, Julen Alonso, Amak eta Eñaut Elorrieta. Aurkezle lanetan, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga) Jakinarazten dizuegu, Azaroaren 27an, 20:00tan, Bilboko Euskalduna Jauregian, IKASTOLAK HERRIARI ikuskizuna eskainiko dela. Ikastolak, 20 sarrera eskainiko dizkie, dohainik, bertara joateko interesa dutenei. Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan ditugu ohikoak diren jai handiak ospatu: Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez eta ondorioz, aipatutako ikuskizuna izango dugu. Bertaratzeko interesa duzuenok, azaroaren 19a baino lehen eman behar duzue izena hurrengo formularioan [...]

IKASTOLAK HERRIARI ikuskizuna2021-11-12T11:00:21+01:00

URRUÑA, ZIBURU ETA GOIERRIKO IKASTOLAK BAT EGINIK

2021-11-10T11:10:29+01:00

Aurtengoan ere, hutsik egin gabe, Goierriko ikastolok Iparraldeko ikastolei laguntza eskaintzeko ahalegina egiteko asmoa daukagu. Ikastolon ezaugarri garrantzitsua izan dira elkartasuna eta elkarlana, eta gaur egun ere horrela izaten jarraitzen du. Ondo dakigu iparraldean euskararen egoera ez dela batere erosoa, ahalegin handiak egin beharrean daudela/gaudela euskararen presentzia bermatu nahi bada bertan. Ahalegin hori egiteko sortu ziren batik bat ikastolak iparraldean. Ondo jabetuko zareten moduan, hango ikastolen egoera ere zailtasunez eta oztopoz gainezka dago. Egoera horri buelta eman nahian, hasi ginen gure aletxoa eskaintzen Goierriko ikastolok. Zehazki Urruña eta Ziburuko ikastolei eskaini zaie laguntza. Emandako laguntza ekonomikoa garrantzitsua izan da. Jakin ezazue [...]

URRUÑA, ZIBURU ETA GOIERRIKO IKASTOLAK BAT EGINIK2021-11-10T11:10:29+01:00

“Bizilagunak”

2021-10-30T11:03:47+01:00

Kaixo familia, Ordiziako Udalak urtero antolatzen duen "Bizilagunak" ekimenaren berri ematen duen eskuorria duzue jarraian. Animatu eta parte hartu! ********************************************* Kaixo familia, Os informamos de la iniciativa que organiza el Ayuntamiento todos los años con el fin de facilitar el encuentro entre vecinos y vecinas. ¡Animaos y participad! [pdfjs-viewer url="https%3A%2F%2Fjakintza.eus%2Fwp-content%2Fuploads%2FBIZILAGUNAK-TOPAKETA.pdf" viewer_width=100% viewer_height=800px fullscreen=true download=true print=true]

“Bizilagunak”2021-10-30T11:03:47+01:00

AZAROKO MENUA PREST!

2021-10-27T10:11:31+01:00

Oraindik giro epela dugun arren, iritsiko zaizkigun hotzei aurre egiteko, gure jangelak menu dotore eta orekatua prestatu digu. Ea zuen gustukoa den! Azaroko menua honen azpian dagoen irudian klikatuz gero, ikusi ahal izango duzue. Inprimatu nahi duenarentzat, PDF bertsio bat ere jarri dugu eta botoian klik eginez, jaitsi ahal izango duzue. Ikusteko [lightbox title="Jangelako menua" href="https://docs.google.com/document/d/e/2PACX-1vQ_rDtmEaI7pnvI1kpmSXdLylLsfqybWGrQm5lucRQ6pQO3PDx8TDVhkzK7SKpubIEREV2TVOeCcKDj/pub" iframe="true"][/lightbox] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://jakintza.eus/wp-content/uploads/2021eko-AZAROA.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Azaroko menua (PDF 47 kb)[/button] Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: [icon_link style="link" href="https://jakintza.eus/zerbitzuak/" color="orange"]Zerbitzuak[/icon_link]

AZAROKO MENUA PREST!2021-10-27T10:11:31+01:00

Eskola kirola programa

2021-12-01T08:37:05+01:00

Bi urte ondoren dagoeneko berriro bueltan da eskola kirola programa. Pandemiaren eraginez egutegian aldaketa batzuk egin beharrean topatu gara eta hau izango da 2021-22 ikasturtean aurrera eskualde osoan aurrera eramango dugun egutegia. [button size="large" align="left" full="true" link="https://jakintza.eus/wp-content/uploads/21-22-Eskola-Kirola-Egutegia.docx.docx-2.pdf" linkTarget="_blank" color="orange"]EGUTEGIA ESKURATU[/button]

Eskola kirola programa2021-12-01T08:37:05+01:00
Go to Top