Kilometroak 23

2023-09-25T11:57:35+01:00

Familia agurgarriak: Iritsi da Kilometroak 23 urte luze bateko lanaren bukaera jaia: urriaren 1ean, Orereta ikastolaren eskutik, egun handia antolatu dute Orereta-Errenterian. Kilometroak Urteari Kilometroak Egunak emango dio amaiera eta jarriko dio ginda. Festaz gozatu nahi duen orok ateak zabalik izango ditu bertan. Hona hemen hainbat xehetasun: EGITARAUA: kilometroak.eus webgunea erabat eguneratu da Kilometroak Eguneko xehetasun guzti-guztiak esku-eskura izateko. Egitaraua eta planoa bertan dituzue ikusgai. JANTOKIA: Batean eta bestean izango diren ogitarteko, talo, pintxo eta bestelakoez gain, eserita ederki bazkaltzeko modua ere izango da, Fernandez De Landa plazako aterpean jarriko dugun jantokian (Koldo Mitxelena ikastetxea). Bazkarirako txartelak kilometroak.eus webgunean eros [...]