IRAKURKETA-EGUNEROKOA: TESTU ANALISI ETA FROGETATIK BAINO HARATAGO
kudeatzailea2023-03-20T13:14:19+01:00Irakurtzea ez da soilik testu bat idatzita nola dagoen aztertzea, istorioa beste ikuspuntu batetik begiratzea eta bizitzea ere bada. Batez ere, bizitzea. Biziki bizitzea. Honetaz gain ere, irakurketak adierazpen artistiko desberdinei aukera berriak ireki behar dizkie; horregatik, geletako ezkutuko talentuak esnatzen saiatu behar dugu eta ikasleen artean sormen kultura garatzeko aprobetxatu ere. Izan ere, irakurketa esperientzia pertsonal eta gogoangarri bihurtu behar dugu; bestalde, helburua irakurtzea bada, irakurketara hurbildu behar ditugu. 2. hiruhileko honetan, DBH 4ko ikasleak Gaztelaniako eta Literaturako ikasgaian proposatutako eleberri desberdinetatik abiatu dira haien irakurketa-egunerokoa sortzeko eta nola sortu ere! Hementxe emaitzak… [...]