ETORKIZUNA ERAIKIZ

ZERGATIK JAKINTZA IKASTOLA?
Konfiantzaren pedagogia oinarri, pertsona-eredua erdigunean duen hezkuntza eredua garelako.
Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Jakintza Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.
Euskalduntasunean ardaztutako hezkuntza eskaintza dugulako.
Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Jakintza Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Jakintza Ikastolan.

Lanarekiko konpromiso maila altua duen lan talde egonkor eta sendoa garelako.
Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente, berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Jakintza Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera geure proiektua.
Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako.
Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Jakintza Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Jakintza Ikastolaren hezkuntza-proiektua.

Azken albisteak
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “OSTIRALA IRITSI DA”
Guraso agurgarriok, Datorren abenduaren 28an Majori Kiroldegian ospatu behar den Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “OSTIRALA IRITSI DA” jaialdiaren sarrerak salgai egongo dira jarraian agertzen diren egun, ordu eta lekuetan: JAKINTZA IKASTOLAN (Villa Eugenian) ETA [...]
OHIKO BATZAR NAGUSIA
OHIKO BATZAR NAGUSIA
Izan laguntza, izan euskalduna!
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Errigora ekimena martxan da eta gure ikastolako DBH 3C-ko ikasleak, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari bultzada bat emateko konpromisoari eutsiz, auzolanean dabiltza, jo eta su, saskien salmenta areagotuko duen promozio kanpaina batean [...]
Ordezkapenak egiteko lan-poltsa 2024/2025
Jakintza Ikastolan ordezkapenetarako lan-poltsak ireki ditugu. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan eman daitezkeen ordezkapenetarako, gure lan-poltsak berritzen ari gara. EGA edo baliokidea den titulazioa izatea derrigorrezkoa da. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta [...]
Eskerrik asko Itxaro!
Mila esker Jakintza Ikastolari urte hauetan eskaini diozun guztiagatik! Zure dedikazioa, pazientzia, jakituria eta lanerako gogoaz gain, hain zureak diren POZ ETA GOXOTASUNArekin geratuko da. Jarraitu bizitzari irribarre egiten, Itxaro!!!
UDALEKU TEKNOLOGIKOAK
Lehen Batxilergoko ikasleak sustatutako ‘Hackin&Ekin’ tailer teknologikoak martxan jartzera goaz! Jakintza Ikastolako LH5 eta LH6ko haurrentzat zuzenduta egongo da. Udalekuak aurrera ateratzeko kastolako instalazioak eta teknologiako gelan dauden tresna eta makinak erabiliko ditugu. Adin askotariko [...]
jakintza ikastolako eginkizuna
Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta aldi berean beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez eta partaide guztien elkarlanean oinarrituz, ikasle guztiak kontuan izanez, pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahirik.
jakintza ikastolako ikusmira
Jakintza ikastola gorengo kalitatezko ikastetxea izatea nahi dugu. Berrikuntzen bila diharduena. Herrian ondo txertatua eta ikasle guztientzat irekia. Bertako giza baliabideen prestakuntza eta asebetetzearekin, gure gurasoei eta batez ere ikasleen beharrei erantzuteko gaitasunarekin.