IKASTOLAREN EGUNA
kudeatzailea2023-06-19T16:00:51+01:00Primeran pasa genuen! Ikastolako kamiseten kolore urdinak, itsasoa balitz bezala, Ordiziako plaza estali zuen. Halako batean, olatu bareak suziriaren danbatekoarekin batera eztanda egin zuen; eta, dantza, abesti, algara eta besarkadak ez ziren soberan gure Ikastolaren Egunean. Bigarren batxilergoa amaitu berri duen Haritz Irastorzak mikrofono aurrean Ikastolaren Egunari hasierako hitzak eskaini zizkion, eta, jarraian, HH2 eta DBHO2ko ikasleek suziriak aireratu zituzten. Hasiera eta amaiera bat, Ikastola bat! Haur Hezkuntzako txikiek dantzaldia eskaini ziguten herriko Plaza Nagusian; Lehen Hezkuntzakoek, berriz, herriko Alde Zaharra, Arboleda, Barandiaran plaza eta Frontoia erronka eta jolasez alaitu zituzten. Bigarren Hezkuntzakoek haurrentzako tailerrak antolatu zituzten Plaza Nagusian, eta [...]












