Jakintza Ikastolaren eguna
kudeatzailea2025-06-16T09:17:39+01:00Atzo, Jakintza Ikastolaren eguna ospatu genuen ikastola osatzen dugun ikasle, irakasle eta familiak, denak elkarlanean eta giro ezin hobean. Batzuk herrian zehar jolasean, txikienak plazan kantu eta dantzan, txaranga doinuak ere izan ziren Ordiziako kaleak alaituz eta baita mus eta sukaldaritza saioak ere. Afari merienda ondoren erromeri mundial batekin amaiera eman zitzaion egunari. Bihotzez eskertu nahi dizuegu atzoko eguna posible egin zenutenoi eta baita gure festara gerturatu zineten guztioi!
Gure ikastolako Maddi Garatek lortu du selektibitateko Euskadiko notarik altuena! Zorionak!
kudeatzailea2025-06-16T09:27:01+01:002025 EKAINEKO MENUA
kudeatzailea2025-05-30T10:31:11+01:00Oporrak gero eta gertuago dira eta azken hilabete honetarako prestatutako menua hemen duzue! On egin! Ekaineko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA
kudeatzailea2025-05-07T07:57:03+01:00BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA Jakintzako belaunaldi arteko literatur solasaldia arrakastatsua izan da beste behin ere. Ekitaldi honetan, Batxilergoko lehen mailako eta DBHko laugarren mailako ikasleek euren ideiak eta hausnarketak partekatu dituzte La trenza (Laetitia Colombani) liburuaren inguruan. Emakumezko protagonistak ardatz hartuta, haien bizitzak eta borrokak bitarteko, feminismoaren gaiak jorratzen dituen eta genero-berdintasuna zein emakumeen eskubideak irmoki defendatzen dituen eleberri hunkigarrria da. Liburuaren egiturak –une batean batzen diren hiru narrazio paraleloz osatua– irakurleak hausnarketara gonbidatzen ditu. Zuhaizti eta Kimetz Ordiziako elkarteen parte-hartzeak balio berezia ematen dio ekimenari; belaunaldi desberdinen arteko literatur solasaldiak esperientzia eta ikuspegi anitzak uztartzen baititu, elkarren arteko [...]
2025 MAIATZEKO MENUA
kudeatzailea2025-04-30T10:32:38+01:00Eguzkia iritsi da eta maiatzeko goxotasuna badator! Horrekin batera maiatzeko menua ere prestatu dute gure sukaldariek! On egin! Maiatzeko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
2025 APIRILEKO MENUA
kudeatzailea2025-03-31T10:49:23+01:00Aste santuko oporrak berehala izango ditugu baino falta diren egun hauetara menua hemen duzue. On egin! Apirileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak












