Albisteak

OTSAILEKO MENUA

2023-01-27T09:34:40+01:00

Otsaila hotzetik hastea tokatzen zaigu aurten! Hori dela eta, gure jangelako kideek barruak bero eta goxo mantentzeko moduko menuak prestatu dizkigute oraingoan ere! On egin! Ikusteko: Otsaileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

OTSAILEKO MENUA2023-01-27T09:34:40+01:00

4. Mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoan

2023-01-26T11:07:30+01:00

Atzo 4. Mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoa bisitatzeko aukera izan zuten. Bertako erakusketaz gozatzeaz gain, uraren inguruko eta Lego Robotikako tailerrak izan zituzten. Ondoren, Antiguoko frontoiean bazkaldu eta jolasean ibili ziren. Egun mundiala izan zen! ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

4. Mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoan2023-01-26T11:07:30+01:00

ATE IREKIAK ALTAMIRAN – JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS

2023-01-26T09:18:52+01:00

NOIZ: Otsailak 1 ORDUA: 15:00 NON: Altamira eraikinean (Gernikako pasealekua, polikiroldegi ondoan). CUANDO: 1 de febrero HORA: 15:00 DONDE: Edificio Altamira (Gernikako pasealekua, al lado del polideportivo).

ATE IREKIAK ALTAMIRAN – JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS2023-01-26T09:18:52+01:00

DANBORRADA 2023

2023-01-21T11:49:04+01:00

Goiz goizetik danbor hotsak entzun dira Villa Eugeniatik. Bi urtekoak eman diote hasiera Donostiako egun handiari gure ikastolan! Arratsaldean ere jarraitu dute danbor hotsek Villa Eugenian. Familien aurrean, denek batera, bukaera eman diote Donostiako egun handiari gure ikastolan!

DANBORRADA 20232023-01-21T11:49:04+01:00

HITZALDIA – ALVARO BEÑARAN

2023-01-19T13:14:07+01:00

HIZLARIA: ALVARO BEÑARAN. GAIA: “Haurrak, bere buruaren jabe, ez munduaren jabe… indibidualtasuna bai, indibidualismorik ez” Iniziatiba duten haur biziak nahi ditugu, baina beraiek zaintzen ditugun helduok zalantzak ditugu. Arauak eta mugak jarri, sariak, zigorrak, baietz esan, ezetz esan… zerk laguntzen die pertsona autonomoak eta sozialak izaten? NOIZ: URTARRILAREN 23AN, ASTELEHENA. LEKUA: BARRENA JAUREGIA. ORDUA: 17:00etan EUSKARAZ, 18:30etan GAZTELERAZ Ordiziar eta gerturatu nahi duten guztientzat irekia! Haur Hezkuntza, LH 1 eta LH2ko irakasleak …………………………………………………………………………………… PONENTE: ALVARO BEÑARAN TEMA: “L@s niñ@s, dueñ@s de sí mism@s, no dueñ@s del mundo, sí a la individualidad, no al individualismo” Queremos niñ@s con iniciativa, pero l@s [...]

HITZALDIA – ALVARO BEÑARAN2023-01-19T13:14:07+01:00

LILATOIA 2023

2023-01-18T12:37:42+01:00

Kaixo guztioi: JAKINTZA IKASTOLAKO NESKA KORRIKALARIEN taldea goraka doan proiektua da, eta azken urte hauetan partaide kopurua oso handia izaten ari da. 2019 urteko LILATOIAN bigarren talderik handiena izan ginen, eta 2022an hirugarrena. Hori oso gauza handia da Ordiziaren tamainako herri batentzat! Beraz, 2023 urteko LILATOIAN (MARTXOAREN 5ean) elkarrekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ttipi-ttapa denok korrika, bakoitza bere erritmoan, eta jai giro alaian!!! Talde horren barruan 14 urte baino helduago zareten, (2009/03/05 dataren aurretik jaiotako) neska korrikalari guztiontzat dago tokia: ikasle, irakasle, guraso eta senide guztiontzat! Ez ahaztu lasterketak parte-hartzaile kopuru itxia duela, beraz, adi egon zuen lekua [...]

LILATOIA 20232023-01-18T12:37:42+01:00

2023ko daborradarako entsaioak

2023-01-16T17:50:09+01:00

Gaur hasi dituzte HHn daborradako entsaioak. Donostiarrekin bat eginik daborrei hautsa kendu eta berriro plazaratu dituztelarik. Arratsaldetan Iñaki Hidalgorekin entsaioak egingo dituzte, etxekoei erakustaldi polita egiteko Ostiralean. Hala ere, goizean danbor hotsik ez da faltako!!!! Gora Jakintza Ikastolako artistak!!!! Eta Gora San Sebastian eguna!!!!

2023ko daborradarako entsaioak2023-01-16T17:50:09+01:00
Go to Top