Ipuinak kalean HH
Haur Hezkuntzako proiektuaren ildoa jarraituz, oso maiz ateratzen gara kalera ekintza desberdinak burutzera. Gaur, ipuinak kontatzera atera bagara ere, ikusgarriena "Goazen Ordizia" ekimenkoekin sortutako giro paregabea izan da. Belaunaldien arteko harreman horiek eraikitzen gure herriak eskarmentu handia du eta guztiontzat [...]
Konturatzerako….Ekaineko menua prest!
Ikasturtea amaitzear gaudela, jangelako arduradunek menu osasuntsu eta egokia prestatu digute. Ikasturtea energiaz beteta eta pozik amaitu, eta udako oporrei indarrez eusteko! [pdfjs-viewer url="https://jakintza.eus/wp-content/uploads/ekaina-2022-3-menuak.pdf" attachment_id="14156" viewer_width=100% viewer_height=800px fullscreen=true download=true print=true] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://jakintza.eus/wp-content/uploads/ekaina-2022-3-menuak.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Ekaineko menua[/button] [...]
Baserria gai berria HHn
Gai berriari ekin diogu HHko ikasleok. Baserria gaia eta maila bakoitzak baserri munduko gauza desberdinak landuko ditugu: - 3 urtekoak animaliak, 4 urtekoak baserriko tresnak eta 5 urtekoak baratza - 2 urtekoak ipuinak landuko dituzte baino proiektun sartu gabe Eta [...]
LH3.mailako ikasleak Arantzan
Aupa ekipo! LH3.mailako ikasleak Arantzan izan dira ikasturte amaierako bidaia egiten. Hemen 3 egunetan atera ditugun argazki batzuk. Ikusi daitekeen moduan oso ondo ibili dira gure gaztetxoak. AUPA ARANTZA! AUPA JAKINTZA!
Maiatzeko menua prest
Dagoeneko,ikasturtearen amaierarako oso gutxi falta zaigu. Azken txanpari behar bezala ekiteko, jangelako arduradunek menu osasuntsu eta egokia prestatu digute. [pdfjs-viewer url="https://jakintza.eus/wp-content/uploads/2022ko-maiatzeko-menua.pdf" attachment_id="14140" viewer_width=100% viewer_height=800px fullscreen=true download=true print=true] Jaisteko [button size="medium" align="center" link="https://jakintza.eus/wp-content/uploads/2022ko-maiatzeko-menua.pdf" bgColor="#0050BF" textColor="#FFFFFF" hoverBgColor="#00659F" hoverTextColor="#FFFFFF"]Maiatzeko menua[/button] Jangela eta zerbitzu [...]
6.mailakoak Donostiara ingeleseko antzerki bat ikustera
Atzo Jakintza ikastolako 6.mailakoak Donostiara joan ginen ingeleseko antzerki bat ikustera: "THE AMAZING ROBIN HOOD!" Ingelesa entzuteaz gain, gure ikasleak antzerkiaren partaide izateko aukera izan zuten ere eta ederki pasatu genuen! Hona hemen argazkitxo batzuk: Yesterday the 6th grade students [...]
BEASAIN IDAZLEHIAKETA IDAZLE GAZTEEN AKUILU
Larunbatean, liburuen nazioarteko egunean, 2022ko Beasain idazlehiaketako sariak banatu zituzten Beasaingo Igartza jauregian, eta ez ginen esku hutsik itzuli. Jakintza ikastolako Urtzi Otaegik A kategoriako bertso jarrien saileko lehen saria irabazi du "Motxiladun umeak" lanarekin. Naroa Auzmendi, berriz, kategoria bereko [...]
Korrika Txikia
Urte luze hauek Korrikarik gabe bizi behar izan ditugu eta, gaur goizean, ilusioz gainezka atera gara herriko txoko desberdinetatik Euskararen lekukoa eramanez. Lehen Hezkuntzakoak Altamira auzoan ibili dira euskararen aldeko mezua lau haizetara zabalduz. Haur Hezkuntzakoek, berriz, alde zaharreko kaleak [...]
BHkoek Korrikarekin lotutako dantzaldia
Gaur arratsaldean 22. Korrika Ordiziatik pasako dela eta, goizean BHkoek Korrikarekin lotutako dantzaldia eskaini dute Majori kiroldegian. Ikuskizunaren amaieran, gainera, Pirritx eta Porrotx izan ditugu bisitan. Bertso eta dantzen bidez omendu ditugu 34 urteko ibilbidea egin duten pailazoak. Umore pixkat [...]
Josune Arratibeli agurra
Azken aldian jubilazioz-jubilazio gabiltza ikastolan. Urte asko elkarrekin pasa ondoren, oraingoan Josune Arratibeli agur esatea tokatu zaigu. Gozatu merezitako jubilazioa Josune! Agurtzeko, ikasleek bertsoak abestu dizkiote, saxoarekin “What a wonderful world” abestu diote, irakasleok agurra dantzatu diogu, “Yellow submarine” abestia [...]













