Familia agurgarriak,

Ongi etorri etapa berri honetara! Mezu honen bitartez gure burua aurkeztu nahi dizuegu,
ikastolako zuzendaritza talde berria garen heinean.

Zuzendari pedagogikoa: Oskar Erauskin

Zuzendari administratiboa: Nerea Alustiza

Haur Hezkuntzako koordinatzailea: Amaia Martínez

Lehen Hezkuntzako koordinatzailea: Jon Algarra

Bigarren Hezkuntzako koordinatzailea: Garazi Idiakez

Harro eta ilusioz beterik hartzen dugu ardura hau, jakin badakigulako zuen laguntza eta
konfiantzarik gabe ez dugula aurrera egingo. Familiek funtsezko papera duzue gure
ikastolan, eta ziur gaude denon arteko elkarlanari esker, gure ikasleak ezagutzaz gain,
balioak eta errespetua oinarri izango dituzten pertsona osoak bilakatuko direla.

Ikastola ez da soilik hezkuntza-erakunde bat, komunitate bat baizik. Guztion artean herri
hobe bat eraikitzeko aukera paregabea dugu, non gure haur eta gazteek bizitzeko eta
amesteko espazio seguru eta aberatsa izango duten.

Hemen atxikiturik bidaltzen dizuegu hurrengo ikasturteko egutegia. Lehen egunari
dagokionez, hona hemen ordutegiak.

Haur Hezkuntza: Irailak 8 – 09:00etan
Lehen Hezkuntza: Irailak 8 – 09:00etan
Derrigorrezko Bigarren hezkuntza:

  • Aurkezpena Irailak 5 – 11:00etan
  • Kurtso hasiera Irailak 8 – 08:30ean

Batxilergoa:

  • Aurkezpena Irailak 5 – 11:00etan
  • Kurtso hasiera Irailak 8 – 08:00etan

Elkarrekin, ilusioz eta konfiantzaz beterik, etorkizun sendoago bat eraikiko dugu.

Eskerrik asko zuen konfiantzagatik eta zuen laguntzaren esperoan,

Zuzendaritza taldea