Jakintza Ikastolako kideok eskerrak eman nahi dizkizuegu Ordiziako herritar guztiei. Aurreko astean antolaturiko ELKARTASUN ASTEA guztiz arrakastatsua izan zen, eta ikasle, irakasle, guraso eta herritarren ekarpena ezin hobea!

 

Gabonen aurretik martxan jarritako MERKATU TXIKIAren helburua bete ondoren, soberan geratu ziren gauza guztiak KARITASi eman genizkion. Halaber, joan den astean zehar egin diren beste elkartasun ekintzek, IKASLEEN ARTELAN MERKATUAk, ELKARTASUN PINTXOAk, ELKARTASUN SASKIAk eta KALEAN  EGINDAKO KANPAINAK, eragin oso positiboa izan dute. Aste osoaren amaiera modura ELKARTASUN KROSA ospatu genuen ostiralean. 40000 kilometro egitea genuen xede; elkartasunaren alde munduari bira eman nahi genion eta jendetza gerturatu zen herriko plazara. Berriro ere, mila esker parte hartu zenuten elkarte eta korrikalari guztioi, denon ekarpenei esker 5124’90 euro lortu ditugu! 

 

Diru hori guztia hiru elkarteri bideratuko zaie aurten: SEASKAri, Iparraldea euskalduntzen lan izugarria egiten ari den elkarteari; ZAPOREAKi, munduko txoko desberdinetan beharra duen jendeari jaten ematen dion proiektu zoragarriari; eta PALESTINAREN alde, guztiz suntsitua geratu den Gazako lurraldea berreraikitzeko proiektuari.

 

MUNDU HOBEA GURE ESKU DAGO, eta garbi geratu da  ordiziarren borondate ona.

 

Eskerrik asko!