Jakintza Ikastolaren aurtengo berrikuntzetako bat ELKARTASUN ASTEA izango da. Urteak daramatza ikastolako komunitateak elkartasun proiektu desberdinekin lankidetzan, eta zeregin horretan jarraitzeko asmo irmoa dugu. Hori horrela, urtarrilaren 20tik 25era ikastola osoak bat egingo du elkartasunaren hauspoa indartzeko xedearekin. Mezu honen jarraian duzue aste osoko egitaraua.
Ekintza hauetatik lortzen dugun dirua ZAPOREAK, SEASKA eta PALESTINAREN alde izango da. Espero dugu ekintza polit honetara animatzea eta parte hartzea.
MUNDU HOBEA GURE ESKU DAGO!
Mila esker!
JAKINTZA IKASTOLA