Gaur, apirilak 23, Liburuaren nazioarteko eguna dugu, eta horren harira Jakintzako HIZPRO taldean euskal literaturaz gozatzeko baliabideen biltegi bat sortu dugu ikastolako komunitate osoarentzako. Webgune edota iturri gehiago ezagutzen badituzue, eskertuko genizueke guri adieraztea; horrela, denon artean biltegi osatuagoa eta aberatsagoa lortuko genuke.

Egin klik hemen biltegian sartzeko.

Gure literaturaz goza dezazuela!

Bestalde, Jakintza ikastolan irakurketa sustatzeko konpromezua dugulako horixe da bideo honen bidez Batxilergo 1.mailako ikasleek helarazi nahi izan digutena. Aurtengo Liburuaren Nazioarteko Egunaren lema

Guk irakurtzen dugu, eta zuk? Aitzakiarik ez duzu!!