Atlantako (AEB) ikasleak Jakintzan izan dira nazioartekotze-programaren barruan. Ikasleen etxeetan hartu dute ostatu eta gure kultura, ohitura eta gastronomiaz gozatzeko aukera izateaz gain, bailara eta inguruak ezagutu dituzte. Esperientzia aberasgarria suertatu da guztiontzat.