Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, badator Korrika! Martxoaren 14an Irunen hasi eta 24an Baionan amaituko da 23. Korrika. Ordiziatik martxoaren 23an goizeko 11:30 aldera pasako da. Gu dagoeneko hasita gaude herriko batzordeetara joaten eta etxe barrurako girotzea prestatzen.

Jakingo duzuen modura, ekimen hau AEKri, eta bide batez, euskarari laguntzatxoa emateko aukera ederra da. Horretarako, besteak beste, kilometro salmenta egiten da eta Jakintza ikastolatik hiru kilometro erosteko asmoa dugu: bata ikastolarena, bestea langileona, eta hirugarrena ikasleena. Ikasleen kilometroa erosi ahal izateko, LH5etik hasi eta DBHO2ra arteko ikasleei bi euro ekartzeko proposatuko diete Euskaraz biziko ikasle ordezkariek. Argi utzi nahi dugu ez dela derrigorrezkoa izango eta nahi duenak soilik egingo duela ekarpena. Gainera, bi euro baino gutxiago edo gehiago ere ekar daitezke; aurrez aipatutakoa ikasle ordezkarien proposamena baino ez da. Dirua ekartzeko epea otsailaren 23a izango da, eta gelako tutoreek jasoko dute.

Bestalde, badaude diru-laguntza emateko beste hainbat modu. Batetik, Korrika-laguntzaile izan zaitezkete. Horretarako, Korrika.eus webgunean sartu eta zuen datuak eman beharko dituzue.

Bestetik, materiala eros dezakezue: Korrikan janzteko petoa, kamisetak, kantinplorak…
Erosketa bi eratara egin dezakezue: online edota Beasainen Arrano ondoko herri-dendan ostiral arratsaldeetan zein larunbat goizetan.

Euskararen sustapenean bidelagun izango zaituztegulakoan,

Jakintza ikastola


Ttipi-Ttapa, ttipi-ttapa, ¡ya llega Korrika! La 23ª edición de Korrika comenzará el 14 de marzo en Irún y finalizará el 24 en Baiona. El 23 de marzo pasará por Ordizia sobre las 11:30 de la mañana. La ikastola participa en la comisión del pueblo y en el centro estamos preparando actividades para ambientar este acontecimiento.

Como sabréis, esta iniciativa es una buena oportunidad para ayudar a AEK, y de paso, al euskera. Para ello, entre otras, se venden kilómetros del recorrido y desde la ikastola Jakintza compraremos tres: uno en nombre de la Ikastola, otro en el de los trabajadores, y el tercero en nombre de l@s alumn@s. Para comprar el kilómetro de l@s alumn@s, l@s delegad@s de Euskaraz bizi propondrán a l@s alumn@s de primaria (5º y 6º), ESO y Bachiller que aporten dos euros de manera voluntaria. El plazo de entrega finalizará el 23 de febrero y la contribución será recogida por el/la tutor/a de clase.

También se puede colaborar con Korrika de otras formas: entrando como Korrika-laguntzaile entrando en la web Korrika.eus y facilitando vuestros datos, o comprando material: el peto para correr, camisetas, cantimploras… Las compras se pueden realizar de dos formas: online o en la tienda física de Beasain al lado del Arrano los viernes por la tarde y los sábados por la mañana.

Os animamos a participar en Korrika y a través de ello a fomentar el euskera.

Jakintza ikastola.