Galtzagorriren eskutik “Shhhhuuumendia” literatur ihes areto berriaz gozatzeko aukera izan dugu 4. mailako ikasle eta irakasleek. Datozen egunetan 5. mailako eta 6. mailako ikasleen txanda izango da.
Lampedusa irlako Lehen Sorospen Zentroetara iristen diren haur etorkinek (Ekialde Hurbiletik eta Afrikatik Europara emigratzen duten milaka haurrek) liburuak esku artean izateko eskubidea bermatzen duen hitzik gabeko liburuez osatutako liburutegi baten proiektu baten berri izan dugu. “Silent books” du izena egitasmoak, hizkuntzaren trabarik gabe, haur guztiek irakur ditzaketen liburuak bildu dituzte eta haiei eskaini, guk ere esku artean izan ditugu eta asko, asko ikasi dugu, asko baino gehiago!