Indarkeria matxista desagerrarazteko beharra aldarrikatu dute gaur, azaroak 24, DBH eta Batxilergoko gure ikasleek. Plaza nagusiaren jiran giza-katea egin dugu eta herriko talde eragile desberdinekin batera, ospatu den ekitaldian parte hartu dugu. Batxilergo 1.mailako zazpikote baten eskutik, Neomak taldearen Hamen kantaren koreografiaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu.

“Pekatuen zamak zenbat irauten du damuaren bidean…”