4. mailako ikasleek uraren inguruko proiektua amaitzeko uraren kutsaduraren inguruko muralak erakutsi dizkiete 2. mailako ikasleei.

Ondoren, herrian zehar ibili dira parkeetan, kaleetan eta txoko ezberdinetan aurkitutako hondakinak biltzen eta, gainera, birziklatzen.

Ikastolako txikitxoei gure planeta zaintzearen garrantzia erakusteaz gain, gure herri maitea pixka bat garbiago egoteko saiakera aparta egin dute.

Bejondeizuela!

ARGAZKI GALERIA:

4. maila kutsadura lantzen 2023