JAKINTZAKO I. LITERATUR LEHIAKETA
Literatur lehiaketa honen helburua honakoa da: Jakintzako maila guztietako ikasleen literatura zaletasuna sustatzea eta idazketa mundura ikasleak bultzatzea eta motibatzea.

Honakoak izango dira parte hartzeko bete beharreko arauak.
1. Modalitateak

Hauek izango dira aurkeztu ahalko diren lan motak:

      a. Narrazioa edo mikroipuina: mikroipuina batxilergoko lehenengo eta bigarren
mailako ikasleek baino ezingo dute aurkeztu.

      b. Bertsoa edo poesia

2. Mailak

Hiru kategoria egongo dira eta honela banatuko ditugu:

a. DBH 1 eta DBH 2 kurtsoak

b. DBH 3 eta DBH 4 kurtsoak

c. Batxilergoko 1 eta 2. kurtsoak