Musikari bakarrik ez, arteari gelan eta gelatik kanpo ere egin diogu lekua.

Artista ugariren artean herriko batzuengana iristeko aukera izan dugu, hain zuzen ere, Marisol Legorbururen berri eta bere artelan eta erretratoak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan dugu, Rakel bere ahizparen bidez.

Honez gain, bere ibilbide txikia bezain aberatsean non dauden bere artelanak aditzera eman digu herrian zehar eta herriko hainbat txokotan!!

Rakel Legorburu hain gertu geratzen zaien artista izanik, ikasleekin artelan bat sortzera etorri zaigu, eta guztion artean bi artelan eder sortu genituen bakoitzari bere izena emanez!! Patxi Epelderen artelanak eta eskulturak ere gelan lantzeaz gain, bere estudiora hurbiltzeko aukera sortu zaigu eta ateak ireki dizkigute Amaia Epeldek eta Maite Lasak kolorezko mundu batean sartu eta bidaiatuz.

A ze plazerra gurea!!!!primerakoa izan da guztia!!! Mila mila esker zuen bihotzak eta ateak zabaltzeagatik! Plazerra izan da bi artista hauen artelanak bertatik bertara.