Joan den ostegunean, hilak 15, Belaunaldien arteko Literatur Solasaldi Dialogikoa berreskuratu genuen Jakintza ikastolan. 2009tik martxan dagoen ekimena da, eta pandemiaren urte hauetan izan ezik, eten ez den iniziatiba da. Horregatik, berriro ekiteak asko poztu ditu DBH 4.mailako eta Batxilergoko 2.mailako ikasleak eta, batez ere, Kimetz elkarteko baita Zuhaizti zentroko kideekin elkartzeak ere bai; izan ere, gonbidatuek ez dute inoiz huts egiten eta gizalegez aberasten gaituen presentzia da.

Oraingo honetan 50 pertsona baino gehiago bildu ginen ikastolako areto nagusian, bi orduz irakurketak, hitzak eta sentimenduak partekatzeko asmoarekin. Irakurtzea ez delako soilik testu bat nola idatzita dagoen aztertzea, istorioa beste ikuspuntu batetik begiratzea, partekatzea eta bizitzea ere badelako. Batez ere, bizitzea. Biziki bizitzea. 

Solasaldirako proposatutako liburua Chimamanda Ngozi Adichie nigeriar idazle feministaren Todos deberíamos ser feministas saiakera izan zen. Poesia eta testu narratiboaz gain, dokumentu grafiko baten  inguruan ere aritu ginen eta honek bertaratu ginenen arteko elkarreragina sustatu zuen. 

Ekarpen aberasgarri eta bizipen hunkigarriak partekatutakoak! 

                  ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!!