Ekainaren 24an eginiko TANTA txartelen zozketan 64.366 zenbakiari egokitu zitzaion 60.000 euroren saria. Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak banatu du zenbaki sariduna, eta jabeak hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko.
Andres Urrutia notarioaren aurrean egin zen zozketa, eta ordezko zenbaki bat ere atera zen.

Lehenbizikoaren jabea agertuko ez balitz, saria eramango duen zenbakia hauxe da: 15.736, Bilboko Kirikiño ikastolak banaturikoa. Zenbaki honen jabeak ere beste hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko, lehenbiziko zenbakiaren jabeari epea iraungitzen zaionetik aurrera.

Beraz, gure ikastolak banatutako zenbakiak saririk gabe geratu dira, baina Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun ekimen honetan parte hartu dugunez, gu ere pozik!