Duela bi aste Ordiziako Oiangu parkean Gipuzkoako Kros txapelketa ospatu zen. Bertan, benjamin, alebin eta infantil mailako ikasleak izan genituen parte hartzen. Hauetaz gain, Jakintzako ikasle diren federatuak ere, bertan ikusteko aukera izan genuen.

Infantil mailan ikastetxeen arteko sailkapenean lehen 3 postuak lortzen zituztenak, Euskadiko eskolarteko kros txapelketarako sailkatzen ziren. Jakintzako neskek 2. postua eta mutilak 1. postua lorturik, sailkatzea lortu zuten.

Beraz, igande honetan, otsailak 27, Laudion ospatuko den krosean, Jakintzak bi taldeak bertan izango ditu. Hori bai, nesken taldea osatzeko San Benitoko 2 ikasleen laguntza behar izan dugu eta mutiletan nahiz eta gutxieneko 4 partaideak lortu (guztira 5 izango dira Jakintzakoak), Loinazpeko ikasle bat gonbidatu dugu gehienezko 6ko taldea osatzeko.

ZORIONAK, disfrutatzera eta zorte on!