Bizilanda proiektua, jasangarritasunaren inguruan 6.mailan landu den proiektu bat da. Bertan energia mota desberdinak aztertu dituzte eta ikusi dutena erabilita herri jasangarri bat sortzea izan du helburuetako bat. Herri jasangarria lortzeko zer energia mota erabiliko zuten erabaki behar izan dute.
Herri jasangarria lortzearekin batera, paraleloan, gazteleraz, energia mota desberdinak saltzeko enpresak sortzea izan da beste lerroa. Enpresa bakoitzak energia mota bat saldu behar du.
Proiektu honi amaiera polita emateko, maiatzaren 26an, EKIROCK-eko Urko eta Jonekin saio didaktiko bat egiteko aukera izan dute. EKIROCK proiektuak, jasangarritasuna eta energia berdea ditu oinarri eta 6. mailakoei eguzki energiaren funtzionamendua erakustea izan da oraingo helburua. Horretarako ureztagailu bat erabili dute, bertako ura eguzki-izpiak zirela irudikatuz, enbutu batetik pasatu (kolektore lanak) eta kutxa batera nola iristen diren ikusi dute, materia bera energia moduan irudikatuz.
Ondoren, eguzki plakaren erabilera aztertu dute, eta eguzkia ez dagoenean, bateriaren funtzionamendua.
Eguzki-energia erabiliz, tresna desberdinek nola funtzionatzen duten ikusi eta bukaeran musika entzuteko aukera izan dute, eguzki-energia erabilita.
Argi azaldu dutena zera izan da, asmatuta dauden gauzak egitea erraza dela, baina beraien helburua ez dela hori, ez dagoena asmatzea dela nahi dutena. Honela gure ikasleei ekintzaletasuna eta sorkuntza zer diren garbi erakutsiz.