Bete etxeko despentsa urte guztirako Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin (5 litroka) eta kontserba, pasta eta arroz sortekin (12 ontzika). Auzolanari esker, Ordizian ekoizlearen etxean duen prezio berean.

ADI!!! Aurten bi bide egongo dira eskaerak egiteko:

Online: https://www.errigora.eus
Telefono bidez: 848 87 12 23

Plateretik baratzera

Eserita itxaron ordez, aulkitik altxatu gabe egin dezakegu bidea elikadura-burujabetzara: jan dezagun pentsatzen dugunaren arabera. Elikadura-sistema bertso bat balitz bezala, has gaitezen plateretik. Bete dezagun tokiko uztarekin. Kontsumi ditzagun eskala txikian ekoitzitako elikagaiak. Eros ditzagun produktu agroekologikoak. Hitzekin beharrean, bete ditzagun ahoak harro sentiarazten gaituzten jakiekin. Alda ditzagun kontsumitze erak, ekoizteko moduak aldatzeko.

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina plateretik baratzera bidea egiteko saiakera xumea da. Auzolanean oinarritzen den ariketa kolektiboa. Osasun-neurri bereziak hautsi gabe milaka laguni eskutik heltzeko modua.

Zer da Errigora?

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da.Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

[pdfjs-viewer url=”https%3A%2F%2Fjakintza.eus%2Fwp-content%2Fuploads%2FErrigora-plateretik-baratzera.pdf” viewer_width=100% viewer_height=800px fullscreen=true download=true print=true]