Gure kooperatibaren Estatutuen arabera, Artezkaritza Batzordeak Jakintza ikastolaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du.

Eguna: 2020ko azaroaren 30a, ASTELEHENA.

1. deialdiaren ordua: 18:00

Tokia: VILLA EUGENIA, Haur Hezkuntzako eraikina

2. deialdiaren ordua: 18:30

GAI-ORDENA:

  1. Aurreko aktaren irakurketa.
  2. Batzarraren Akta onartzeko bi bazkideen izendapena.
  3. 2019/2020 ikasturteko kontuen azterketa eta, hala badagokio, onarpena. Emaitzen aplikazioa.
  4. 2020/2021 ikasturterako aurrekontua eta, egokia bada, onarpena.
  5. Jarduera pedagogikoa. 2020/2021erako lan ildo nagusiak.
  6. Artezkaritza Kontseiluko kideen berritzea.
  7. Gurasoen partaidetzaren ingurukoak.
  8. Galderak eta erreguak.

* Bazkide guztiek eskubidea dute ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskadiko Kooperatibenak, 74.1. artikuluan aipatzen dituen agiri edo dokumentuak egoitza sozialean aztertzeko, baita horien testu osoa eskatzeko eta norberak eskuan edo etxean dohainik jasotzeko ere.

OHARRA: Batzar Nagusia Villa Eugeniako barruko jolastokian ospatuko dugu. Edukiera mugatua denez, aurretik jakin beharko genuke bertaratuko den bazkide kopuru zehatza zein den. Horretarako, azaroaren 27a baino lehenago, ondorengo inprimakia betetzea eskatzen dizuegu: https://forms.gle/agKDzRtKJp1F3kUZA